euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpoko Euskal Gizataldeen eta Etxeen eremuan lan egiteko 2017ko bekadun deialdia onartu du Eusko Jaurlaritzak

2017/10/31

Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen
Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen

PUBLIZITATEA

Astearte honetan, urriaren 31ean, eginiko Gobernu Kontseiluan Kanpoko Euskal Gizataldeen eta Etxeen eremuan lan egiteko lau bekadun lekurako deialdia onartu du Eusko Jaurlaritzak. Horietarik bi, Gasteizen aritzeko dira, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian; beste bat Buenos Airesen, Euskadiren Argentina eta Mercosurrerako Ordezkaritzan; etabeste bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz. 2017ko urriaren 31ko Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren Ebazpenari, kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko 4 beken deialdia egiten duena.

Onarpen horren ondorioz, 12 hilabeteko iraupena duten lau beken deialdia egingo da. Beken onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte beraien eginkizunak:

  • Bik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen
  • Batek, Euskadiren Argentinako Ordezkaritzan (Mercosur)
  • Batek, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan

Lau beken diru-kopuru osoa 80.000 eurokoa da, honela banatuta: Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak 16.000 euroko diru-kopurua izango du. Euskadiren Argentinako Ordezkaritzan (Mercosur) eta Estatu Batuetako Ordezkaritzan burutu beharreko beka bakoitzak 24.000 euroko diru-kopurua izango du.

Deialdia epe laburrean emango da argitara EHAA buletin ofizialean, eta horren biharamunean hasiko dira korritzen epeak. Argitaratu bezain pronto --normalean aste honetan bertan-- adieraziko dugu EuskalKultura.com-en. Interesdunek, eskatutako baldintzak betetzen badituzte, aurrez aurreko bitartekoak edo bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte hautaketa prozedura honetako izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko edo gauzatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia