euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeak Euskadi Basque Country 2020 Estrategia eguneratzeko ekarpenak aztertu zituen

2017/11/13

Lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideei agurtzen joan den asteartean (arg. Irekia)
Lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideei agurtzen joan den asteartean (arg. Irekia)

Bilera izan zuen joan den asteartean Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeak, Urkullu lehendakaria buru zuela eta 'Euskadi Basque Country 2020 Estrategia' eguneratzeko jaso diren ekarpenak aztertu zituen. Urkullu lehendakariak izendatuta Batzordeko kide denez, bileran parte hartu zuen Arantxa Anitua Buenos Airesko Laurak Bat-eko lehendakari eta FEVAko lehendakariorde denak.

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordearen bilera joan den asteartean, azaroaren 7an egin zen, arratsaldez, Quebec eta Kanadarako bidaia ofizialetik etorri berria zen Iñigo Urkullu bera elkarretaratzeko buru. Jaurlaritzatik jakinarazi denez, bilerak balio izan zuen "gizarte eragileak eta erakundeak egindako ekarpenak aztertzeko", Euskadi Basque Country 2020 nazioartekotze estrategiaren eguneratzeari begira irekita dagoen prozesuan.


Joan den astearteko bileraz Jaurlaritzak zabaldu duen bideoa

Jakina denez, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea joan zen urteko uztailean osatu zen, gizarte zibilak parte hartzeko eztabaida gune ireki modura, Euskadin nazioartekotzeari buruzko eztabaida eta aholkularitza bultzatzeko asmoz.

Batzordea Euskadiko eragileek osatzen dute gehienbat, eta batzordekideak askotariko profiletakoak dira eta nazioarteko esparruaren ezagutza zabala dute; besteak beste, soziala, akademikoa, kulturala, teknologikoa eta enpresa-arlokoa.

Batzordekideetakoa da, eta bileran ere parte hartu zuen, ondoren argentinaratu eta asteburuan San Nicolasen Euskal Aste Nazionaleko ekitaldietan parte hartzeko, Arantxa Anitua abokatuak, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakari eta aldi berean FEVA edo Argentinako Euskal Etxeen Federazioko lehendakariorde denak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia