euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanadako Postak zigilu berri bat kaleratu du Red Bayko 16. mendeko Euskal Baleazale Estazioa nabarmenduz

2017/02/10

Bost zigiluak: Red Bayko Euskal Baleazale Estazioa islatzen duena beheko azkena da
Bost zigiluak: Red Bayko Euskal Baleazale Estazioa islatzen duena beheko azkena da

UNESCOren mundu mailako ondare izendatuak diren Kanadako bost leku agertzen dira herrialde honetako Posta Zerbitzuak kaleratu dituen zigiluetan eta horietako bat da Red Bayko Euskal Baleazale Estazioa islatzen duena, Labradorreko hego kostaldean.

PUBLIZITATEA

Ottawa, Kanada. Hautatu diren bost paisaiek Kanadan aitorpen berezia jaso duten bost leku dira, "gizateriaren ondare amankomunean daukaren garrantziagatik" izendapen hori lortu dutenak.

Hiru, hain zuzen, lehenengoz ari dira agertzen: Mistaken Point (Ternua eta Labrador), Quebec Zaharreko Barruti Historikoa (Quebec) eta L’Anse aux Meadows Leku Nazional Historikoa (Ternua eta Labrador), beste biak, hala nola Dinosaur Provincial Park (Alberta) eta Red Bayko Euskal Baleazaleen Estazioa (Ternua eta Labrador), aurretik ere zigilutan atera izan diren bitartean.

Red Bayko Euskal Baleazaleen Estazioa "16. mendeko euskal baleazale estazio baten Ipar Amerika osoko adibiderik osatuena" izateagatik izan da hautatua.

Zigiluak Lime Design-eko Lara Minjak diseinatu ditu, eta liburuetan eta baita izaretan ere agertzen dira. Leku hauetako bakoitzaren informazioa hemen topa daiteke.

Zigiluak ikusi edo erosteko, egin klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia