euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanadako Cape Bretongo Unibertsitateak Konferentzia antolatu du irailean Euskal-Mi'kmaw Kultur-Trukeari buruz

2018/07/12

Euskaldunen eta Mi'kmaq-en arteko harremanak aztergai irailaren 27 eta 28an Vape Breton-en, Kanadan
Euskaldunen eta Mi'kmaq-en arteko harremanak aztergai irailaren 27 eta 28an Vape Breton-en, Kanadan

PUBLIZITATEA

Sydney, Kanada. Eskozia Berriko Sydney-n egoitza duen Cape Bretongo Unibertsitate (CBU) kanadatarra Konferentzia ari da antolatzen irailaren 27 eta 28an Euskaldunen eta Mi'kmaw leinuaren arteko kultur trukeaz eta, izan ere, zabaldu berria du bertan parte izateko izena emateko epea. Unibertsitateko Unama-ki College-ak 70etik gora partaide bilduko ditu bi herrialdeon artean luzeak diren loturak eta komunean daukaten historia aztertzearren, Sthepen Augustine Oinordetzaz Buru eta aipatu Collegeko Gai Indigenetarako lehendakariordeak esan duenez.

Mi'kmaw (Mikmak, Mi'kmaq edo Micmac ere idatzi izan dute) leinu edo nazio indigena Kanadako Probintzia Atlantikoetako Lehenengo Nazioetako bat da. Historikoki harreman handia izan zuen Europa itsastarretik iritsitako euskaldunekin eta baita irlandar, galestar eta eskoziarrekin ere. Antolatzaileek begi onez begiratzen diete honelako elkarretaratze batek euskaldunentzat zein Ki'kmaw-entzat ekar ditzakeen inpakto eta onurei, pertsonalei zein komunitate-mailekoei, besteak beste ikasiz bakoitzaren aurrera-egiteko, irauteko eta komunitate-zentzuarekin jarraitzeko senari buruz.

Parte hartuko duten irakasle, ikertzaile eta hizlarien artean daude Alexandre Bacon, Brad Loewen, Bruce Bardley, Claude Picard, Dennis Stanford, Douglas Cardinal, Fred Metallic, Idoia Arana-Beobide, Jeremy Dutcher, Joëlle Darricau, John Koch, Kahente Horn-Miller, Laurier Turgeon, Lionel Sims, Margaret Jodry, Maria Pala, Peio Monteano, Peter Bakker, Richard Peltier, Robert Grenier, Ronald F. Williamson, Louis Lesage, Stephanie Inglis, Stephen Augustine, Stephen Oppenheimer, Xabi Otero eta Xarles Videgain (euren berri hemen).

Konferentziako programa (pdf), hemen.

Informazio gehiago, hemen. Emailez, idatzi hona, alyce_maclean@cbu.ca. Telefonoa, +1 902 563 1395



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia