euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanadako bikoteak irabazi du Kaliforniako Chinon Munduko Mus Txapelketa 2017

2017/09/02

Topa egiten irabazleen, partaide eta antolatzaileen ohoretan, atzo, Chinoko Euskal Etxean (irudia bideoa Andrea Miren)
Topa egiten irabazleen, partaide eta antolatzaileen ohoretan, atzo, Chinoko Euskal Etxean (irudia bideoa Andrea Miren)

Kanadako bikoteak (Franck Altuna eta Rufino Iribarren) irabazi du Kaliforniako Chinon Munduko Mus Txapelketa 2017. Ondoren, Euskadi 2 bikotea (Martin Begiristain eta Javier Gabarain) geratu zen bigarren; eta hirugarren, Frantziaren izenean jokatu zuen bikotea (Michel Larramendy eta Jean Michel Sinde). Gogoratu 2017ko Munduko Mus Txapelketa Kaliforniako San Frantziskon, lehen fasean, eta Chinon, bigarrenean, jokatu dela, eta atzo ostirala jokatu zirela azken partidak. Bikote muslariek eta euren laguntzaileek aukera izango dute orain, asteburu honetan ospatuko diren Chinoko Euskal Jaietan parte hartzeko. Datorren urtean, Mundu Txapelketa Argentinako Macachinen jokatuko da.

PUBLIZITATEA

Chino, AEB. Ohi bezala, giro ezinhobean jokatu da eta amaitu da, atzo, munduko euskal komunitateetako muslari onenak biltzen dituen txapelketa, Kaliforniako aurtengoarekin 40 edizio bete dituena. Azken partida erabakiorrak atzo ostirala jokatu ziren Chinon, eta Kanadako bikotea, Franck Altuna eta Rufino Iribarren partaide, atera zen irabazle. Bigarren, Euskadi 2 bikotea, Martin Begiristain eta Javier Gabarain partaide; eta hirugarren Frantziakoa, Michel Larramendy eta Jean Michel Sinde partaide.

Gogoratu 2018ko Mundu Txapelketa Argentinako Pampan, Macachin herrian jokatuko dela, bertako Euzko Alkartasuna-Unión Vasca Euskal Etxea antolatzaile. Behi behineko datak: irailaren 22tik urriaren 1era.

Hona 2017ko sailkapena:

01 Kanada (Franck Altuna, Rufino Iribarren)
02 Euskadi 2 (Martin Begiristain, Javier Gabarain)
03 Frantzia (Michel Larramendy, Jean Michel Sinde)
04 Argentina (Héctor Mazzolini, Álvaro Ocariz)
05 Venezuela (Mikel Larrañaga, Mariano Larrañaga)
06 Txile (Pedro Echenique, Simón Echenique)
07 Mexiko (Pedro Mendiburu, Juan Pedro Martínez)
08 Estatu Batuak 2 (Amador Zabalbeascoa, Victor Albistur)
09 Estatu Batuak 2 (Andres Lejardi, Gregorio Undabeitia)
10 Uruguai (Baldomero Anso, Julio César Garcia)
11 Euskadi 2 (Jon Agirreburualde, Eusebio Zabala)

Hona sailkapena partiden xehetasunekin:


(Irudia Pierre Etcharren)

-Webgunea: http://globalmus.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia