euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalean da, paperean zein sarean, euskarazko produktuen Katalogo berria, oparietarako lagungarri

2010/12/01

2010 urteko euskal produktuen katalogoaren webgunea
2010 urteko euskal produktuen katalogoaren webgunea

PUBLIZITATEA

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, kalean da, paperean zein sarean kontsultagai, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria, 13. edizio honetan Euskal Herriko 105 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk sustatua. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu ordenadore aurretik mugitu gabe kontsulta daitekeen edizio berri honek.

Donostia-San Sebastian. "Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egoki­tasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jos­tai­lu eta jokoak, DVD eta informatika pro­duktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitza­ren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.

Horretaz gain, www.katalogoa.org webgu­nean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izanez gero, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko. Bestenaz, urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Irakurleek ere, beren iruzkinak eta komentarioak utzi ditzakete, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.

Katalogoa, sarean kontsulta daiteke, eta produktuak saretik erosteko erraztasunak edo informazioa ere ematen dira. Katalogoa.org webgunetik, paperezko bertsioa ere jaitsi daiteke. Paperez argitaratutako aleei dagokienez, 200.000 aleko tirada egin da aurten, datozen egunoetan Euskal Herri osoan banatzeko. Zalantzarik edo galderarik izanez gero, hona harremanetarako emaila: info@katalogoa.org.

-Online joko batzuk ere biltzen ditu webguneak, hemen
-Buletina ere badu, harpidetza debalde, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia