euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohar berria Juninen maiatzaren 25etik 27ra egingo den Argentinako Mus Txapelketako partaidetza prezioez

2012/05/03

Buenos Aires probintziako Ayacuchon burutu zen Argentinako 2007ko Mus Txapelketa Nazionaleko irudia (argazkia Pedro D. Oillataguerre)
Buenos Aires probintziako Ayacuchon burutu zen Argentinako 2007ko Mus Txapelketa Nazionaleko irudia (argazkia Pedro D. Oillataguerre)
Atzoko edizioan jakinarazi genuen bezala, Buenos Aires probintziako Junin herria izango da 2012ko Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza. Hala ere, eta antolatzaileek plazaratu duten ohar berri baten haritik, bertaratu nahi dutenentzako prezioak errepikatuko ditugu, gaizki-ulerturik ekiditzeko. Partaidetzaren prezioa, lehiaketan parte hartuko duten euskal etxeen kasuan 800 dolarrekoa izango da, voucherra. Laguntzaileen voucherraren prezioa, berriz, 800 pesokoa. Gogoratu, erreserbak maiatzaren 10aren aurretik behar direla egin, data horretarako jende-kopurua behintzat adieraziz.

PUBLIZITATEA

Junin, Argentina. Argentinako 2012ko Mus Txapelketa maiatzaren 25etik 27ra gauzatuko da aurten, Junin-en. Bertako Arbola Bat euskal etxeko arduradunek ekitaldien egitaraua plazaratu dute, gainerako euskal elkarteen artean zabaltzea galdetuz. Jarduerak ostiralean hasi eta igande eguerdian bukatuko dira, aurreikusitako programa honi jarraituz:

Ostirala 25

-10:00etan, euskal etxeetako ordezkariei harrera
-11:30etan, ordezkarien bilera
-13:00etan, bazkaria
-15:30etan, Txapelketa Nazionalaren hasiera. Txapelketa paraleloaren hasiera
-21:30etan, afaria

Larunbata 26

-09:30etan, bi txapelketen (nazionalaren eta paraleloaren) jarraipena
-13:00etan, bazkaria
-15:30etan, bi txapelketen jarraipena
-21:30etan, afaria

Igandea 27

-09:30etan, lehiaketen finalaurrekoak eta finala
-13:00etan, bazkaria, sari banaketa eta agurra

Ordezkaritzen harrera, karta partidak eta otorduak Junin Klubeko instalazioetan egingo dira, Julio Campos kaleko 69. zenbakian. Ostatua, bestalde, Embajador, El Descanso eta Avenida hoteletan izango da. Parte hartzeko kostuari dagokionez, euskal etxeko delegazioek 800 dolarreko voucherra ordaindu beharko dute. Laguntzaileen vaucherra ordea, 800 pesotan dago, bost otordu eta hoteleko bi gauak barne.

Honekin batera, antolatzaileek arren eskatzen dute erreserbak maiatzaren 10a baino lehen adieraztea. Ez da beharrezkoa erreserbaren momentuan partaideen izen-deiturak ematea baina bai zenbat lagun izango diren. Inskripzioak egiteko, arbolabat@gmail.com helbidera idatzi behar da edo, telefonoz, 02364 433862 zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 4etatik 7etara.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia