euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juana Errazquin da Coronel Dorregoko EEko lehendakari berria Maximo Corcuerari txanda hartuz

2012/04/30

Juana Isabel Errazquin (eskuinean) da joan den larunbatetik aurrera Coronel Dorregoko Denak Elkarekin Euskal Etxeko lehendakari berria (argazkia EuskalKultura.com)
Juana Isabel Errazquin (eskuinean) da joan den larunbatetik aurrera Coronel Dorregoko Denak Elkarekin Euskal Etxeko lehendakari berria (argazkia EuskalKultura.com)
Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu dituzte joan den larunbatean Buenos Aires probintzia argentinarreko Coronek Dorregoko 'Denak Elkarrekin' euskal etxean, tartean lehendakaritza bera, datozen bi urteko aldirako Juana Isabel Errazquinek hartu duelarik azken bi urteotan Maximo Corcuerak zeraman ardura hori. Datorren ekainaren 10ean hamar urte beteko dituen euskal etxe dorregotarreko zuzendaritza berrituko kide dira baita ere, besteak beste, Ernesto Errazkin, lehendakariorde gisa; Velia Olavarria, idazkari; eta Ana Maria Claverie, diruzain.

PUBLIZITATEA

Coronel Dorrego, Argentina. Buenos Aires probintzia hego-mendebaldean dagoen Coronel Dorrego herriko Denak Elkarrekin Euskal Etxeak joan den larunbatean, apirilaren 28an egin zuen Urteko Biltzar Nagusia eta bertan erabakitakoaren arabera, hona elkarteko Zuzendaritza Batzorde berritua osatzen dutenen zerrenda:

-Lehendakaria: Juana Isabel Errazquin (2014ra arte)
-Lehendakariordea: Ernesto M. Errazquin, (2013ra arte)
-Idazkaria: Velia C. Olavarria (2014ra arte)
-Diruzaina: Ana Maria Claverie (2014ra arte)

-Batzordekide titularrak:Ariana Teresita Pérez (2013ra arte), Alicia Haydee Basualdo (2014ra arte), Beatriz Claverie (2013ra arte)

-Batzordekide ordezkoak: Graciela Larreguy (2014ra arte), Mabel Elena Prieto (2013ra arte), Javier Pérez Balade (2014ra arte)

-Kontu ikuskatzaile titularrak: Zulma Bairo (2013ra arte), María Susana Errazquin (2014ra arte), Enrique José Errazquin (2014ra arte)

-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: María del C. Ullamnn (2013ra arte) 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia