euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Miguel Gutierrez zinegileak ikastaro bat emango du Maiatzean La Plata Unibertsitatean, Argentinan

2010/04/12

Juan Miguel Gutierrez euskal zine arloko aditua
Juan Miguel Gutierrez euskal zine arloko aditua
Maiatzaren 10ean errezibituko du La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) Juan Miguel Gutierrez euskal zinegilea. Gutierrezek bost eguneko ikastaro bat emango die ikasgune honetako zinemagintza eta ikus-entzunezko arte arloko ikasleei. 'Euskal Zinema, tradizioa eta modernitatea' izeneko ikastaroaren helburua Euskal Herriko zinemagintzaren historian murgiltzea da; astean zehar bost gai ezberdin hartuko ditu ardatz. Klaseak maiatzaren 10etik 14ra arte izango dira, arratsaldeko 4etatik 8etara. Maiatzaren 15ean, berriz, umeei zuzendutako ekintza bat burutuko du Gutierrezek La Platako Euzko Etxean. Hitzordu honetan, umeentzako film animatu bat bota eta aztertuko da euskal etxean.

La Plata, Argentina. La Platako Unibertsitate Nazionalak eta Eusko Ikaskuntzak euren indarrak batu dituzte Euskal Herriko zinemagintzari buruzko ikastaro bat antolatzeko. Ikastaroa ematearen ardura Juan Miguel Gutierrez euskaldunarena izango da, maiatzaren 10etik 14ra arte. Eskolak lau ordukoak izango dira, arratsaldeko 4etatik 8etara eta gaiak, hauexek:

05/10 - Gaia: Herriaren memorian murgilduz

Lehenengo zatian: azalpen irudiztatua: Euskal Herriko Zinemagintza hasieratik gauraino (1896-2010).
Bigarren zatian: Juanjo Franco, zinegile konprometitua. Juan Miguel Gutierrezen “Zuzendu, mesedez!” filma.

05/11 – Gaia: Montxo Armendariz: etika eta estetika euskaldunak.

Lehenengo zatian: Euskal Herriko kontzientzia Montxo Armendarizen zinematografian. Film laburrak: “Ikuska 11”: "La Rivera de Navarra" (1981) 10’ eta “Carboneros de Navarra” (1981) 25’.
Bigarren zatian: Narratibaren erritmoa eta estetikaren baldintzapena Armendarizen lanetan. Montxo Armendarizen  “Secretos del Corazón”

05/12 – Gaia: Ikonoklastiak

Lehenengo zatian: Julio Medem, introspekzio subjektiboa. Medem-en “Los amantes del círculo polar”.
Bigarren zatian: Euzkarazko zinea eta komedia: Telmo Esnal eta Kixi Altunaren “Aupa Etxebeste” eta “Amona Putz”, “Topeka”, “Txotx” eta “Sarean” film laburrak.

05/13 – Gaia: Zinegile berriak. “Kimuak” fenomenoa.

Lehenengo zatian: Film laburren egileak. José Mari Goenagaren “Sintonia”, Jon Garañoren “On the line”, Borja Cobeagaren “Éramos pocos”, Koldo Almandozen “Belarra”, Luiso Berdejoren “La guerra”, Nacho Vigalondoren “7.35 de la mañana”.
Bigarren zatia: Dokumentala. Euskal Herria, barrura eta kanpora. Raúl de la Fuenteren “Nomadak TX”.

05/14 – Gaia: Azken estreinaldiak eta joerak

Lehenengo zatian: Fikzioa, Javi Elortegiren “Zorion perfektua”.
Bigarren zatian: Dokumentala, Zazpi t’erdi/Jon Anduezaren “Simplemente”

Gutierrezen esanetan, “Ikastaroaren helburua Euskal Herriko zinemagintzaren historian murgiltzea da; gure produkzioa apala da eta agian ezin da konparatu Estatu Batuetako, Argentinako, Europako edo Asiako zinemagintzarekin. Baina euskaldunontzat oso garrantzitsua da gure nortasuna islatzen eta nabarmentzen duelako”.

Maiatzaren 15ean, Gutierrezek umeentzako emanaldi berezi bat eskainiko du La Platako Euzko Etxean. Aukerak Aitor Arregi eta José Mari Goenagaren “Supertramps” edo Juanba Berasategiren “San Adriango Azeria” film animatuak dira. Argentinako bere egonaldian, zinegileak Buenos Airesko hitzaldi bat emango du baita ere Laurak Bat-en.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia