euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joxemari Carrere ipuin kontalaria Kolonbian da Bogotako 'Quiero Cuento' 2011 jaialdian parte hartzen

2011/10/04

Joxemari Karrere ipuin kontalari gipuzkoarra (argazkia carrere-narrador.blogspot.com)
Joxemari Karrere ipuin kontalari gipuzkoarra (argazkia carrere-narrador.blogspot.com)

PUBLIZITATEA

Hilaren hasieratik eta datorren larunbata arte Bogotan da Joxemari Carrere ipuin kontalari gipuzkoarra, 'Quiero Cuento' izeneko jaialdian parte hartzeko. Jaialdiaren hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta bertan Kolonbiako, Mexikoko, Estatu Batuetako eta Costa Ricako narratzaileekin batera ariko da Carrere. 'Todo lo que se nombra existe. Los vascos en el País de las Maravillas' izenburupean, euskal kultura eta ipuinak dakartza Karrerek Karibeko herrialdera.

Bogota, Kolonbia. Nazioarteko ipuin kontalariak bildu dira aste honetan Kolonbiako Bogota hirira, Quiero Cuento 2011 jaialdian parte hartzeko. Iragan larunbatean abiatu ziren ekitaldiak, eta larunbata bitartean luzatuko da jaialdia. Guztira 35 ipuin kontalari ari dira bertan; gehienak kolonbiarrak, baina baita ere Estatu Batuetatik, Costa Rocatik eta Mexikotik etorritako ordezkariak. Eurekin batera, Europako ordezkari bakarra, Joxemari Carrere ari da bertan. 

Quiero Cuento-n guztira 75 emanaldi egingo dituzte ipuin kontalariek. Carrereren partehartzea larunbatean hasi zen, eta astelehenean ere eskaini zuen ikuskizun bat. Emanaldi gehiago eskainiko ditu bihar, etzi eta etzidamu. Egitarau osoa, hemen.

Joxemari Carrere 1963an jaio zen Pasai Donibanen, Gipuzkoan. Oreretan bizi da 1965az geroztik. Gaztaroan hasi zen antzerki munduan eta 1993an bere lehenengo ikuskizunak eskaini zituen ipuinkontalari bezala. Harrezkero ibilbide oparoa izan du eta euskal artista eta musikariekin elkarlanean ikuskizun asko egin ditu. Nazioartean ere ibili da, ipuinen bitartez euskal kultura zabaltzen, besteak beste, Paraguain, Portugalen, Venezuelan eta Kuban. 

-Joxemari Carrereri buruzko informazio gehiago, blog honetan

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia