euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Gotzonek La Platan kantatuko du gaur, datorren astean Txilen segitzeko bere egungo bira amerikarra

2019/05/03

Joseba Gotzonen datorren asteko kontzertua Txileko Estadio Españolen, Colectividad Vasca de Chile euskal etxea lagun
Joseba Gotzonen datorren asteko kontzertua Txileko Estadio Españolen, Colectividad Vasca de Chile euskal etxea lagun

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Joseba Gotzon kantari portugaletetarra biran dabil Argentina eta Txilen barrena eta kontzertua eskainiko du egitarau horren baitan gaur La Platan, bertako Unibertsitate Nazionalean (UNLP). Musikari bizkaitarrak lehenengo partaidetza bat izan zuen joan den asteartean, kirol ekitaldi batean kantatu zuenean San Lorenzo de Almagroko Saskibaloi kantxan, eta itzulia Txilen jarraituko du datorren astean, herrialdeko hiriburuan emango dituen lau saiorekin.

Hona biren egitarauak jasotzen dituen datozen emanaldiak:

-Maiatzaren 30ean, La Plata Universidad Nacional de La Plata
-Ekainaren 4ean, Pontificia Universidad Católica Santiago de Chile
-Ekainaren 5ean, Universidad de Chile
-Ekainaren 7an, Gluk Herriko Taberna, Santiago
-Ekainaren 8an, Teatro Lope de Vega, Estadio Español, Las Condes

Kantariak, bestalde, bidaia berria ari prestatzen irail-urrirako Uruguai-Argentinan. Berarekin kontaktatzeko emaila: josebagotzon a bildua josebagotzon.com. Oraingoz hona lotua duena:

-Irailaren 20a, Museo MAPI. Café. Montevideo
-Irailaren 21ean, Centro Cultura Terminal GOES. Montevideo
-Urriaren 5ean, DEMOS. Santa Fé
-Urriaren 6an, Teatro 3 de Febrero antzokian. Paraná


Joseba Gotzonen 'Desiraren kaia' azken diskoko 'Besarkagarria' kantaren bideo-klipa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia