euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Gotzonek bere 2019 bira iragarri du Europan eta Ameriketan barrrena: zeure euskal etxera gonbidatu nahi?

2019/01/18

Joseba Gotzonen kontzertua joan den urrian, Argentinako Paraná-n, bertako Urrundik Euskal Etxearen eskutik
Joseba Gotzonen kontzertua joan den urrian, Argentinako Paraná-n, bertako Urrundik Euskal Etxearen eskutik

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Portugaleteko kantariak 35 urteko diskografia beteko du aurten eta karia horretara '35' izeneko bira egingo du Europan eta Ameriketan barrena. Joseba Gotzonek bere burua eskaintzen die euskal etxeei eta bestelako elkarteei kantatzera bertaratzeko. Oraingoz Euskal Herrian eta Katalunian itxi ditu kontzertuak, baina iragarria du dagoeneko Kuba, Txile, Argentina eta Uruguai bederen bisitatuko dituela, nahiz eta zabalik dagoen beste inondik etor dakiozkeen proposamenei.

Hona Ameriketan oraingoz aurreikusi dituen datak:

-Kuba: apirilaren 15etik 21era
-Txile eta Argentina: maiatza-ekaina
-Uruguai eta Argentina: iraila

Zeure euskal etxera ere hel dadin nahiko bazenu edo zeure herri edo inguruko jaialdi edo kultura programetan sar dezaketela pentsatzen baduzu, jarri zaitez harremanetan kantariarekin josebagotzon@josebagotzon.com helbidean edo http://josebagotzon.com webgunearen bidez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia