euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azkarraga Justizia sailburuak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Argentinan Santa Fe probintziako agintariekin

2008/12/02

Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua
Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua

PUBLIZITATEA

Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Argentinan da egunotan eta bertako hainbat agintariekin bilduko da ostegunan bitartean arlo desberdinetan lankidetza hitzarmenak sinatu asmoz. Atzo Santa Fe probintzian izan zen eta Santa Feko Lan, Justizia eta Ekoizpen ministroekin hiru akordio sinatu zituen. Ekitaldian Santa Feko Gure Etxea elkarteko ordezkariek ere parte hartu zuten.

Santa Fe, Argentina. Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Argentinan da bidaia ofizialean. Osteguna arte luzatuko den bidaia honen helburua Argentinako hainbat erakundeekin lankidetza hitzarmenak sustatzea da. Atzo bertan Azkarraga Santa Fe probintziako Lan, Justizia eta Ekoizpen ministroekin bildu zen eta hiru lankidetza hitzarmen sinatu zituen beraiekin. Bilera Gobernu Etxean egin zen eta bertan probintziako kooperatibetako ordezkariak eta Gure Etxea Euskal Etxeko zuzendaritza ere izan ziren.

Azkarragaren bidaiak Sunchalesen izango du jarraipena gaur, Casa Cooperativa de Sunchales elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzeko. Ondoren Paranan probintziako gobernuarekin eta Auzitegi Gorenarekin bilduko da Azkarraga, justiziaren hobekuntzan lan egiteko.

Hurrengo geltokia La Plata izango da eta bertan euskal Justizia sailburua Oscar Cuartango Lan ministroarekin bilduko da. Ondoren Buenos Aires hiriburuko Intendenteak harrera egingo dio eta hiriaren bisitari kuttun izendatuko du. Argentinako bidaiari bukaera emateko, Azkarraga  Adolfo Pérez Esquivel Bakearen Nobel saridunarekin, Maiatzeko Plazako Amekin eta Buenos Aireseko hainbat agintariekin ere bilduko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia