euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose Orbaiceta eta Mariano Ayesa buru dauzkan zerrenda bakarra aurkeztu da FEVAren martxoko hauteskundeetara

2007/03/08

FEVAko zuzendarien artxiboko argazkia (FEVA arg.)
FEVAko zuzendarien artxiboko argazkia (FEVA arg.)

PUBLIZITATEA

FEVAk, Argentinako euskal erakundeen federazioak, bere buruzagitza taldearen zati bat berritzeko hauteskundeak deitu zituen, datorren asteko larunbatean, martxoaren 17an, gauza daitezen. Berritzea tokatzen den karguak bi lehendakariordetza, lau zuzendaritza batzordekide --eta kideorde-- postu, kontu ikuskariak eta hiru ohorezko epaimahaikide eta kideorde dira. Guzti horietarako zerrenda bakarra aurkeztu eta ofizialdu da, Jose Orbaiceta laplatarra eta Mariano Ayesa mardelplatatarra lehendakariorde lehena eta bigarrena postuetarako hautagaiburu dauzkana hain zuzen.
Aipatu zati hauteskundeak martxoaren 17an Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean goizeko bederatzi t'erdietatik aurrera FEVAk egingo duen Ohiko Biltzar Orokorraren baitan egingo dira. Egun horretan, FEVAren 32. artikuluari erreparatuta, bi ordezkari bidali ahal izango dituzte --titularra eta ordezkoa-- bazkide aktibo moduan federatuta sei hilabete baino gehiago daramatzaten euskal erakundeek, boto bakarra izango dutelarik, titularrarena, hura faltaz gero ordezkoak eman izango duelarik.

Bazkide aktibo fisa sei hilabete baino gutxiago daramaten euskal erakundeek, eta hauekin batera 'itsasitakoek', ordezkari bakarra bidali ahal izango dute, ahostuna baina bozkarik gabea. Beti ere ordezkariok 21 urtetik goitikoak beharko dute izan eta ordezkatzen duten erakundeak eguneratuta eduki beharko ditu diru kontuak FEVAren diruzaintzarekin.

Ofizialdutako hautagaitza, aurkeztutako bakarra

Honakoek osatzen dute: (zein kargutara aurkezten den, hautagaiaren izena, zein euskal erakunde ordezkatzen duen edo nondik datorren, eta karguaren indarraldia adierazten dira):

-Lehendakariorde lehena: José Orbaiceta; bere izenean (La Plata); 2 urte
-Lehendakariorde bigarrena: Mariano Ayesa; bere izenean (Mar del Plata); 2 urte
-Zuzendaritza Batzordekidea (bokala): Julio A. Baqueriza (tit.); Xabier Olaizola (ord.); Acción Vasca de la Argentina; 2 urte
-Zuzendaritza Batzordekidea (bokala): María Amelia Dadet (tit); Simón Enrique Labaqui (ord); Danak Anaiak – Bragado; 2 urte
-Zuzendaritza Batzordekidea (bokala): Juan Pedro Sauré (tit); Pedro Carlos Lafourcade (ord); Colect. Vasca de Concordia; 2 urte
-Zuzendaritza Batzordekidea (bokala): Hugo Andiazabal (tit): Jorge Girolami Armendariz (ord); Arbola Bat –Junin; 2 urte

-Kontu ikuskaria: Jorge Unsain; Chacabuco; urte 1
-Kontu ikuskaria: Antonio Caracoche; Suipacha; urte 1
-Kontu ikuskaria: Juan Ignacio Ostolaza; Lomas de Zamora; urte 1
-Ohorezko Epaimahaia: Juan Gaillour; Mar del Plata; 2 urte
-Ohorezko Epaimahaia: Osvaldo Mouxaut; Villa María; 2 urte
-Ohorezko Epaimahaia: Cristina Arregui; E.A.B.-Rosario; 2 urte
-Ohorezko Epaimahaia (ord): Bautista Errecart; Chascomús; 2 urte
-Ohorezko Epaimahaia (ord): Alej. Iruretagoyena; Macachín; 2 urte
-Ohorezko Epaimahaia (ord): Imanol Bilbao; Río Cuarto; 2 urte


LOTURA INTERESGARRIAK

FEVAren webgune ofiziala
www.fevaonline.org.ar

Komunikazioari buruzko FEVAren tailerra
2007ko otsailaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

FEVAko eta NABOko lehendakari andereen arteko bilera
2007ko otsailaren 07an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia