euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose C. Pazeko Toki Eder-ek bere 23. urteurrena ospatu eta ‘Euskal Herria nigan bizi da’ lehiaketako emaitzak jakinarazi ditu

2019/06/18

Toki Eder-en 23. urteurren jaia
Toki Eder-en 23. urteurren jaia

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. 23 urte bete ditu Toki Eder Euskal Etxeak eta ospakizuna ekainaren 9an ospatu zuen. Lagun ugari bildu ziren elkartearen egoitzara ohiko ‘urteurren paella' gozatzera. Bazkariko hitzetan, ekitaldietan erakundeak transmititzen dituen ‘euskal kulturaren balioak’ goraipatu zituzten anfitrioiek eta urtean zehar garatzen duten lan solidarioaz mintzatu zitzaizkien bildutakoei. Ohiturari jarraituz, bazkideek Etxeko alkate berria ere aukeratu zuten. Bazkalostean eta urtebetetze guztietan bezala, pastela, dantzak eta zorion-agurrak ere euren momentua izan zuten, agiantzen alorrean Sara Pagola Euskadiko Ordezkariak eta FEVAko agintariek bidalitakoak.

'EH nigan bizi da' Lehiaketa

‘Euskal Herria vive en mí’ Literatur Lehiaketaren emaitzak ere jakinarazi ditu Euskal Etxeak. Irabazleak honako hauek izan dira: Gazteen kategorian, 1. Saria, Giuliana Roblesentzat, Zamarís idazlanagatik; 2. Saria, Jennifer Cabezasentzat, Hecho con Amor-engatik. Helduen kategorian, 1. Saria Horacio Diazentzat, Ya entenderás lanagatik eta 2. Saria Raquel Pinorentzat Aritzagatik. Euskararen kategoriako saria, azkenik, Agustina Olaizolarentzat izan da Entre Amalur y una hija dantzari bere idazlanagatik.

Joan den ostegunean, bestalde, ‘Euskal Leihoak-Ventanas Vascas’ zikloko hirugarren hitzaldia egin zuen Euskal Etxeak, ‘Ekonomia eta kooperatibismoa’ solasgai.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia