euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Ander Ramos eta Oscar Alvarez Gila ikertzaileak euskal diaspora gaiez mintzatu ziren UNLPn

2012/06/06

Euskal Herriko Unibertsitateko Oscar Alvarez Gila historialaria La Platako Unibertsitate Nazionalean hizlari
Euskal Herriko Unibertsitateko Oscar Alvarez Gila historialaria La Platako Unibertsitate Nazionalean hizlari

PUBLIZITATEA

Bi hitzaldi eman zituzten hurrenez-hurren Jon Ander Ramos eta Oscar Alvarez Gila historialari euskaldunek La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP), Argentinan, goi-ikastetxe horretako Irlandar Pentsamendu eta Kulturaren Katedra Libreak eta Etxepare Institutuko Irakurletzak antolaturik. Jon Ander Ramosek Argentinara emigratutako Mendizabal Gorostizu familiaren gutunetan euskararen presentzia aztertu zuen eta Oscar Alvarez Gilak, berriz, Hollywood-ek Estatu Batuetako euskal immigranteei emandako tratamentua hartu zuen hizpide.

La Plata, Argentina. Hitzaldiak UNLPko Zientzia Ekonomikoen Fakultatean egin ziren joan den asteko asteartean, maiatzaren 29an. Jon Ander Ramos izan zen mintzatzen lehena eta Nire biotzeco aita.... la presencia del euskera en el epistolario de la familia Mendizabal Gorostizu izenburupeko hitzaldia eman zuen. Victor Mendizabal gipuzkoarra eta bere familiako beste kide batzuk La Plata hirian bizi izan ziren.

Jatorri apaleko familia ziren eta denborarekin gora egin zuten eta urte asko geroago, Victor Mendizabalek bere jaioterriko ume eta gazteei laguntza eman zien, ikasketa laguntzak hain zuzen. Ameriketako esperientzia haren ondorio ehundik gora eskutitz daude eta horiei buruz hitz egin zuen irakasleak.

Ondoren, Oscar Alvarez Gilak Los inmigrantes vascos en los EE.UU. a los ojos de Hollywood. Estereotipos, prejuicios y equivocaciones iaukeratu zuen bere hitzaldirako izenburu, eta tituluak berak ongi islatzen duenez, Hollywoodek euskaldunak nola irudikatu dituen azaldu zuen irudiz eta irudimenez betetako hitzaldian.

Hitzaldira bertaratu ziren entzuleek gogotsu hartu zuten parte irakasleak plazaratu zituen galderetan, adierazi digu UNLPko Euskara eta Euskal Kultura Irakurle den Idurre Lekuonak.

Bukatzeko, bi historialariek entzuleek luzatutako galderak erantzun zituzten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia