euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Joko/jolas gaua Gauden Bat-ekin" ekitaldia antolatu dute Chino-Kaliforniako dantzariek bidaietarako diru bilgarri

2019/07/15

Arratsalde-gaualdi ederra pasa lagunekin euskal giro ederrean eta lagundu datorren larunbatean Chinoko Gauden Bat-ekoei
Arratsalde-gaualdi ederra pasa lagunekin euskal giro ederrean eta lagundu datorren larunbatean Chinoko Gauden Bat-ekoei

PUBLIZITATEA

Chino, AEB. Euskal Herrira bidaiatu nahi dute Kaliforniako Chinoko 'Gauden Bat' Euskal Dantza Taldeko kideek, baita Boisera ere, 2020ko Jaialdi euskal amerikar festa eta elkarretaratze erraldoira ere. Eta euren asmo eta proiektuen lagungarri "Game Night with Gauden Bat" gaualdia antolatu dute helduden larunbatean Chinoko Euskal Etxearen egoitzan, bertaratzen direnei afaldu eta giro ederrean ongi pasatzeko aukera ematearekin batera, baliabideak lortzeko taldearen proiektuentzat.

Saioa 16:00etan hasiko da. Bertaratzen direnek txartelak erosi ahal izango dituzte 5 eta 10 dolar arteko prezioan joko eta zozketetan parte hartzeko. Jokoak, euskal joko tradizionalak izango dira, tarteak musa bera, lehiaketak, hala nola irrintzi luzeenaren edo oina altuen altxatzen duen banako dantzariarena, baita Giant Jenga, Comhole, bingo eta bestelako jokoak ere. Afaria (25 dolar) 19:00etan izango da, Chinoko Centro Basco jatetxearen lankidetzaren tarteko.

Biltzen duen diruarekin, Los Angelesaldeko 13-30 urte arteko 30 dantzari gazte batzen dituen Gauden Bat-ek taldearen proiektuak gauzatzen lagundu nahi du, hala nola Euskal Herrira bidaiatzea eta Boiseko Jaialdi 2020ra bidaiatzea, edota taldearen jantziak egoki atxikitzen laguntzea.

Merezi dute laguntza, eurekin kontaktatzeko: chinogaudenbat@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia