euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren igandera arte Munduko IV. Trinkete Txapelketa ari dira egiten La Habanan, FIPVren babesean

2008/11/20

Mundiala hasi zeneko partida, publikoan zaletuetako batzuk, ikurriñarekin, euskal jokalarien alde eginez (argazkia JMA-EuskalKultura.com)
Mundiala hasi zeneko partida, publikoan zaletuetako batzuk, ikurriñarekin, euskal jokalarien alde eginez (argazkia JMA-EuskalKultura.com)
Kubatik pasatu zen Ike hurakanarengatik iraileko bere jatorrizko egunetatik azarora ekarri ondoren, joan den igandean hasi zen La Habanan, datorren igandean bukatzeko, munduko IV. Trinkete Txapelketa, Kubako Euskal Pilota Federazioak antolaturik Nazioarteko Federazioaren (FIPV) babespean. Sei selekzio ari dira elkarren aurka, Espainia, Frantzia, Kuba, Mexiko, Uruguai eta Argentina ordezkatuz. Azpimarratzekoa, Espainia eta Frantziako ekipo gehienak pilotari euskaldunak dauzkatela partaide, eta Argentina eta Uruguairen kasuan ere pilotarietako zenbait euskal jatorrizkoa direla baita ere.

PUBLIZITATEA

La Habana, Kuba. Joan den igandean, azaroak 16, hasi zen ofizialki La Habanan Munduko IV. Trinkete Txapelketa, Kubako Euskal Pilota Federazioa antolatzaile eta Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren babespean. Sei herrialde sailkatu dire bertan lehian aritzeko, hala nola Espainia, Frantzia, Kuba, Mexiko, Uruguai eta Argentina. Inaugurazio partaida Unai Alvarez hernaniarrak --brontzea 2006an-- eta Yian Carlos Izquierdo kubatarrak jokatu zuten, lehenengoak argi irabazki zuelarik, jokaldiren batean erabat fin ibili ez bazen ere.

'Díaz Argüelles' pilotaleku eraberrituak, Kubako hiriburuko Kirol Hiritik gertu, izango dira datorren 23ra arte jokatuko den txapelketa honetako partiden lekuko, esku huska eta binaka, gizonezkoentzat, paleta goma eta larruzko paleta, eta xare modalitateetan, gizonezkoentzat zein emakumeentzat. Aipatu herrialdeetako ia laurogeita hamar pilotari --87 zehatzak izate arren-- aritu dira orotara lehiaketetan partaide.

Díaz Argüelles trinketea propio eraikia izan zen 1990ean Kuban --La Habana eta Cienfuegos-en-- egin zen Euskal Pilota Mundialerako. Mota honetako baliabide bakarra da herrialdean eta, tamainari erreparatuz, garrantzitsuena da Latinoamerika osoan. Euskal pilota instalazio-sorta bateko parte da, eta bost kantxa gehiago biltzen ditu kanpoan, paleta, esku huska, frontenis eta Jai Alai motetan aritzeko. Trinketea zaharberritua eta berreraikia izan da mundial honetarako, inauguratu zutenetik ez baizitzaion mantenimendurik eman.

Kirol honetan beste askotan bezala, Espainia eta Frantziako taldeen gehiengoa euskal pilotariek osatua da, eta euskal jatorrizkoen presentzioa nabaria da baita ere Argentina eta Uruguai bezalako selekzioetan. Hau da trinkete mundiala Euskal Herritik kanpo jokatu den lehenengo aldia, aurreko hiruetan Iparraldean egin izan baita.

Mundialean partaide diren pilotarien esanetan --kubatarrak salbu-- bertarako egokitzea apur bat kostatu zaie, porlanezkoa baita instalazioa eta pilotak diferente ematen baitu botea, bai fisikoki eta baita ere, esaterako, ateratzen duen zarata eta hotsari dagokionez.

Hurrengo mundiala 2010. urtean izango da, Filipinetan, Manilan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia