euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jean-Louis Iratzoki, Euskal Herria batzen duen diseinatzailea: artikulua New York Times egunkariak argitara emana

2016/06/23

Jean Louis Iratzoki diseinatzaile euskalduna Alki-rako eginiko Kuskoa Bi modeluko aulki bati so (argazkia Mito-The NYT)
Jean Louis Iratzoki diseinatzaile euskalduna Alki-rako eginiko Kuskoa Bi modeluko aulki bati so (argazkia Mito-The NYT)

PUBLIZITATEA

The New York Times egunkari estatubatuarrak duela gutxi argitaratutako artikulua da, Stephen Heyman-ek sinatua Jean-Louis Iratzoki diseinatzailea aipatzen duena. Iratzoki, Ipar Euskal Herritik ari da lanean eta lankide da eta elkarrekin ari da lanean Hegoaldeko beste diseinatzaila batekin, Ander Lizasorekin. Bi euskaldun elkarrekin, natural lanean. Artikulu originalak, ingelesez, "Diseinatzaile bat Euskal Herria batzen" titulua darama. Gaztelaniazko bertsioak, NYTek berak eginik, "Dibisio politikoei aurre egiten dien diseinatzailea". Hona artikulua.

Stephen Heyman. 2007an Jean Louis Iratzokik, frantses diseinatzaile industriala bera, estudioa zabaldu zuen egurrezko etxola  batean, Pirineoen magalean, hiritik urrun. Baina orain bere "babesleku" minimalista sormen-epizentroa bilakatu da ezustean Euskal Herriaren bi aldeentzat, Espainiakoarentzat eta Frantziakoarentzat.

iazko Maison & Object diseinu azokan, Iratzoki goraipatu zuten munduko lehenengo aulki bioplastikoetako bat diseinatzeagatik, landare-jatorriko polimero biodegradagarri batez egina.

Aulkia, oskol ahurrekoa, Alki euskal enpresarekiko lankidetza luzearen ondorio sortua da eta Iratzoki donibane-lohizundarrak bere eskualdearen enbaxadore bilakatzeko daukan gurariaren adibide bat baino ez da.

Duela gutxi, deiseinatzaileak Cazenave konpainiaren (Euskal Herriko txokolate enpresa bat da) marka-identitatea modernizatu zuen eta lagundu zuen luxuzko hotel ekologiko baten barnealdea diseinatzen Saubion-en, Biarritzetik iparralderago.

Aurten hasia da elkarlanetan beste euskal diseinatzaile batekin, Espainialdeko Euskal Herrikoa berau, Ander Lizaso. Helburua Euskal Herriko (alde frantses zein espainoleko) euren erroak inspirazio izango dituen diseinu estudio bat sortzea. Diseinatzaileek aztoratu dituzte dagoeneko bazterrak mahai bilduma batekin, haritz sendoa uztartuz burdin forjatuarekin, azken hau Nafarroako (Espainia) burdinola batetik ekarria.

Hona Iratzokirekin izandako solasaldiaren transkripzio editatua.

Zer nolako eragina daukate euskal tradizioek zure lanean?

-Lana eta egite prozesua garrantzitsuak dira oso Euskal Herrian. Nekazari tradizio gotorra daukagu industriaraino heltzen dena, joerarekin ekoizteko produktu sendo eta ongi egindakoak itxura soilekoak. Distantziatik, horrek gure lana eragin du. Handikeria ez daukagu batere ezaugarri. Aldi berean oso hurbil gaude eskulangitza prozesu tradizionaletatik. Alkirako gure diseinuetan memoria historikoarekin jolastu dugu, prozesu tradizionalak erabiliz, egurra lantzetik, burdin forjaturaino edota gaztain trenzaturaino.

Zergatik erabaki zenuen hain zuzen gela bakarreko estudio batean plantatzea mendialdean?

-Estudio kabinaren kontzeptua eta lekua hautatzea mundutik pixkat aparteko gune bat sortzeko asmoarekin etorri zen, nolabait erretiratuz eroso eta lasaitasunean lan egin eta sortu ahal izateko. Uste dut honek patxada ematen digula, eta bisitak murrizten.

Material berezirik erabili al zenuen kabinarako?

-Materialik ezohikoena kanpoalderako erabilitako egurra izan zen. Nire aitak duela 50 bat urte bildu zituen xafla eder horiek eraikin zahar batetik, eta bere eskuz eraiki zuen ikuilu baterako erabili zituen. Orduan, leku berberean estudio bat eraiki behar nuela pentsatu nuenean, xafla berezi horiek erabili behar nituela deliberatu nuen, oso emeki hazten den pinu batekoak dira, oso testura ederrekoak. Ber denboran, sarreran bertan harri handi bat dago, kabinan sartzeko maila moduan erabiltzen dena, lurretik 25 bat zentimetrotara. Inguruan topatu genuen eta zegoen moduan erabili genuen, inolako moldaketarik gabe. 

Euskal diseinatzaile gisa, uste duzu garrantzitsua dela Euskal Herriaren frantses eta espainol aldeak lotzen dituen lana egitea?

-Nire lankide Anderrentzat eta niretzat ere, (aipatzen duzun) muga horrek ez du esistitzen. Egunero zeharkatzen dugu. Euskara mintzo dugu, baina baita espainola eta frantsesa ere. Euskal Herriaren ipar eta hego parteetan egiten dugu lan. Eta, jakina, diseinatzen ditugun produktuak askoz ere urrunago doaz eta ikusgai aurki ditzakezu Milanen, Kolonian edo Chicagon.

(jatorrizko artikulua ingelesez NYTen, bertsioa gaztelaniaz)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia