euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Javier Agirresarobek eta Mikel Urmenetak 'Euskaldun Unibertsala' saria jasoko dute gaur Gasteizen

2010/07/01

Mikel Urmenetaren webgunea, bere aurpegia bertan.
Mikel Urmenetaren webgunea, bere aurpegia bertan.

PUBLIZITATEA

Mikel Urmeneta marrazkilari eta sormen-lan zuzendariak eta Javier Agirresarobe fotografia zuzendariak Euskaldun Unibertsalaren 2009ko saria jasoko dute gaur osteguna, uztailaren 1ean, arratsaldez, Patxi Lopez lehendakariaren eta Txomin García Euskadiko Kutxaren presidentearen eskuetatik. Argazki-zuzendaria ez da sari banaketan izango, Euskaditik kanpo baitago lan kontuak direla-eta eta bere emazteak jasoko du saria bere izenean.

Vitoria-Gasteiz. Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da Gasteizen, Lehendakaritzako atarian. Hasteko, saritutakoei buruzko bideo bat emango da eta Euskadiko Kutxaren presidenteak hitz egingo du, Euskadiko Kutxa baita Eusko Jaurlaritzarekin batera aitortza berezi hau ematen duena.

Saria Kukuxumusu enpresa iruindarraren sortzaile eta zuzendari den Mikel Urmenetari eman ondoren, Javier Agirresaroberi buruzko bideo bat ikusteko aukera izango da.  

Azkenik, ekitaldia amaitzeko, Patxi Lopez lehendakariak hitz egingo du, arratsaldeko zazpiak aldean.

-Mikel Urmenetaren webgunea: www.mikelurmeneta.com
-Javier Agirresarobe: www.euskomedia.org/aunamendi/8089
-Euskaldun Unibertsala saria erdaraz (euskaraz ez dugu topatu)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia