euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak Diasporan egoeta larrian dauden pertsonentzako 2017ko dirulaguntzen onuradunak eman ditu argitara

2018/01/22

EHAA-BOPVren Ebazpena
EHAA-BOPVren Ebazpena

PUBLIZITATEA

Orotara 111 pertsonak jasoko dute laguntza, munduko 16 euskal etxe bitarteko, honako herrialdeetakoak: Argentina (15), Txile (19), Kuba (63), Erresuma Batua (1), Uruguai (1) eta Venezuela (12). "Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" programa honek 202.000 euro banatu ditu 2017an. EHAA buletin ofizialak ostiralean eman zuen argitara Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren Ebazpena.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (BOPV-EHAA) buletin oficialak joan den ostiralean, urtarrilaren 19an, emn zuen argitara "Ebazpena 2017ko abenduaren 21ekoa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko".

Ebazpenak I. eranskin bat dakar, zehaztuz du Deialditik kanpo geratu diren eskabideak eta horren arrazoiak. II. eranskinean, berriz, esleitutako dirulaguntzaren pertsona eta euskal etxe onuradunen zerrenda zehazten da, bakoitzari dagokion diru-kopuruarekin.

Zenbaki orokorretan, 111 izan dira dirulagundutako pertsonak, 16 euskal etxeren bidez, honako herrialdeetakoak: Argentina (15), Txile (19), Kuba (63), Erresuma Batua (1), Uruguai (1) eta Venezuela (12).

-Irakurri hemen baztertutakoen zein onuradunen zerrenda biltzen duen Ebazpena, pdf-n
-Hemen deialdiari buruzko informazio orokorra, epeak, ebazpena, errekurtsoak... Euskadi.eus webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia