euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak Aitor Sotes izendatu du Euskadiko Ordezkari AEBetan; orain arte SPRIko zuzendari zen Chicagon

2007/03/07

Aitor Sotes NABOren bilkura batean SPRI zer zen azaldu zuenean (nabasque.org argazkia)
Aitor Sotes NABOren bilkura batean SPRI zer zen azaldu zuenean (nabasque.org argazkia)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak Aitor Sotes, orain arte SPRIko Estatu Batuetako zuzendari izan dena, AEBetako Euskadiko Ordezkari izendatu zuen atzoko Gobernu Kontseiluan. Arlo ekonomikoko lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, Sotes-ek (Donostia, 1973) eskarmentua dauka Ipar Ameriketako industria eta ekonomia munduan eta zenbait urtez bizi izan da Chicagon. Orain Illinois estatua utzi eta New Yorkera aldatu beharko du, Etxeorratzen Hiria izango baita Eusko Jaurlaritzak bere Ordezkaritza estatubatuarra zabaltzeko hautatu zuen hiria, bulego zabaltze lan hori Sotesen lehentasun bilakatuko delarik datozen hilabeteotan.
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Aitor Sotes Elustondo donostiarra izendatu zuen Euskadiko Ordezkari Estatu Batuetan bere atzoko bilkuran. Ekonomia ikasketaduna, Sotes SPRIk --Gasteizko Gobernuaren Industria Sailarekin lotutako erakunde autonomoa-- Chicagon daukan bulegoko zuzendaria izan da azkeneko sei urteotan, 2001eko otsailetik hain zuzen.

Jaurlaritzak joan den otsaileko 21ean hartu zuen Estatu Batuetan Ordezkaritza zabaltzeko erabakia. Izan ere, Ordezkaritza fisikoki eta edukiz, langile zein lan aldetik, osatzea Aitor Sotesen jardunaren lehentasuna izango da datozen hilabeteotan.

Jaurlaritzak Ordezkaritza hirian frankismopean

Historikoki New Yorkek izana du aurretik ere Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza --Galindez desagertua bertako buru izan zen, besteak beste-- eta, are gehiago, Sagar Handia Jose Antonio Aguirre lehendakariaren bizitokia ere izan zen frankismopean.

New Yorkekoa, aurretik Europan eta Ameriketan dauden Brusela, Madril, Txileko Santiago, Mexiko eta Buenos Aires-ko Euskal Ordezkaritzen multzoari gehitu zaio eta, Bruselakoaz aparte, Latinamerikatik kanpo ezarri den lehena da, ez edonon, baizik eta munduko lehen potentziaren baitan hainbat arlotan munduko hiriburu den New York-en, Nazio Batuen egoitza den hirian.


Enlaces relacionados

Euskadiren (Eusko Jaurkaritzaren) Ordezkaritzak munduan
www.euskadi.net-en

'El Gobierno Vasco acuerda abrir Delegación en EEUU'
2007ko otsailaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Eusko Etxea of New York-en webgunea
www.eeny.org


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia