euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jarduerak Olavarrian eta Lapridan: genealogiari buruzko hitzaldia eta Lapridako partidoaren 121. urteurrena

2010/09/27

Laura Nobile de Abarrategui (eserita) bere hitzaldira joan ziren entzule batzuekin (argazkia MEArrondo)
Laura Nobile de Abarrategui (eserita) bere hitzaldira joan ziren entzule batzuekin (argazkia MEArrondo)

PUBLIZITATEA

Olavarriako eta Lapridako euskal etxeak, biak Buenos Aires probintzia hegoaldean kokatuak, euskal kultura zabaltzeko zenbait ekimen gauzatu dituzte azken egunetan. Alde batetik, irailaren 19an, Olavarrian mintzaldia eman zuen Laura Nobile de Abarrategui genealogia adituak. Aurretik, irailaren 16ean, Lapridako Lagunen Etxea elkarteak partidoaren 121. urteurreneko ospakizunetan hartu zuen parte.

Olavarria/Laprida, Argentina. Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal elkarteak joan den irailaren 19an Laura Nobile de Abarrategui genealogia aditua mintzaldi bat ematera gonbidatu zuen. Hitzaldiak elkarteko kide eta genealogia zale asko bildu zituen herriko udaletxeko saloi urdinean. Bertan Arrecifeseko liburuzain eta genealogia adituak Lo que el hijo olvida, el nieto desea recordar (semeak ahazten duena bilobak nahi du gogoratu) izenburuko mintzaldia eman zuen. Solasaldia adi-adi eta interes handiarekin jarraitu zuten entzuleek eta ostean askom argazkiak atera zituzten hizlariarekin.

Bestalde, Laprida herrian Lagunen Etxea elkarteko kideek Laprida partidoaren sorkuntzaren 121. urteurreneko ospakizunetan hartu zuten parte. Euskal Etxea hainbat jardueratan parte aktibo izan zen, hala nola plazan egin zen ekitaldi ofizialean edo herriko kaleetan barrena egin zen desfilean. Euskal Etxeak bi erraldoi eta Beti Gazte taldeko dantzariak atera zituen desfilera eta elkarteko ordezkaritzan euskal etxeko talde desberdinen kartelak eraman zituzten: Kultura, Arturo Campion Ikasketa Zentroa, Liburutegia, Musa, Pilota eta Sukaldaritza. Horrez gain tripakiak bizkaitar erara saldu zituzten eta dantzari txiki eta ertainek emanaldia eskaini zuten Cabildoko agertokian, María Ester Arrondok, euskal etxeko liburutegiko eta Batzordeko erreferenteak, azaltzen duenez.

Laprida 121 aniversario 3

[Irudi gehiago Lapridako Argazki Galerian]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia