euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaialdi 2020: Duguna Iruñeko dantzariak, Korrontzi taldea eta Esne Beltza izango dira EHko talde gonbidatuak

2019/01/16

Bosieko Jaialdi 2020, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra ospatuko da Idahoko hiriburuan, Estatu Batuetan
Bosieko Jaialdi 2020, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra ospatuko da Idahoko hiriburuan, Estatu Batuetan

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boiseko Jaialdi 2020 euskal elkarretaratze eta festaldi erraldoiko antolatzaileek adierazi dutenez, datorren edizioko Euskal Herriko talde gonbidatuak honakoak izango dira: Duguna - Iruñeko dantzariak, Korrontzi taldea, eta Esne Beltza musika taldea, Nafarroako Iruñetik, Bizkaiko Mungiatik, eta Gipuzkoatik hurrenez hurren boiseratuko direnak 2020ko uztaileko azkeneko astean eta abuztuko lehenengo bi egunetan. Mezu honekin batera, antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete hautaketa prozesura aurkeztu diren artista eta talde guztiei.

Jaialdi 2020 uztailaren 28tik abuztuaren 2ra izango da. Euskal Herritik hautatutako taldeak hauek dira:

  • Duguna, Iruñeko dantzariak, 1949an udal talde gisa sortua
  • Korrontzi, Mungiako (Bizkaia) taldea, Agus Barandiaran trikitilaria buru duena, folk
  • Esne Beltza, Xabi Solano buru, trikia, hip-hop, reggae, rock, folk, dubstep, elektronikoa...

Talde hauekin batera, Estatu Batuetako beste hamaika artista eta taldek hartuko dute parte Jaialdin.

-Jaialdiren webgunea: www.jaialdi.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia