euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itziar Ituño eta mundu mailako arrakasta lortu duen 'La casa de papel': boikotetik Emmy saria irabaztera

2018/11/23

Raquel Murillo inspektorearen papera egiten du Itziar Ituño aktore euskaldunak 'La casa de papel' telesail espainiarrean
Raquel Murillo inspektorearen papera egiten du Itziar Ituño aktore euskaldunak 'La casa de papel' telesail espainiarrean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Sekulako arrakasta eta mundu mailako oihartzuna bereganatu ditu 'La casa de papel' (Paperezko etxea) telesail espainiarrak eta bertako protagonistetako bat da Itziar Ituño aktore euskalduna. Itziarren Instagramek milioi bat jarraitzaile dauzka gaur egun, eta datu hori bakarrik aski adierazgarria da konturatzeko zer nolako neurriko fenomenoa bilakatu den mundu osoko telebista eta pantailetan zinez arrakastatsua eta jarraitua bilakatu den telesail hau. Netflix tarteko eta plataforma honetako ingelesa ez den hizkuntza bateko emaitza jarraituena bihurtuta, Emmy-a lortuta...

Honi guztiari buruz mintzatu da Itziar Ituño (Basauri, 1974) Oskar Belategui kazetariarekin El Diario Vasco egunkarik aste honetan argitara eman duen elkarrizketan. Batez ere Diasporako gure irakurleentzat interesgarria izan daitekeelakoan ekarri dugu hona artikuluarekiko lotura.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia