euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxaro Borda idazlea eta EKEko zuzendari Pantxoa Etxegoin Modenako Liburu Azokan

2014/02/21

Itxaro Borda idazlea (argazkia www.eke.org)
Itxaro Borda idazlea (argazkia www.eke.org)

PUBLIZITATEA

Euskal kultura eta literatura Italiako Modena hiriko liburu azokara eramando dute asteburuan Itxaro Borda idazleak eta Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak. Euskal ordezkaritzak "Il testo infinito" izeneko sorkuntza eta komunikazioari buruzko mahainguru batean parte hartuko du eta Euskal Herriari buruzko argazki erakusketa bat inauguratuko du, besteak beste. Bestalde, bihar Anne Etchegoien kantariak kontzertua emango du "Le Voix Basques" ikuskizuna Italian aurkeztuz.

Uztaritze, Lapurdi. Euskal Kultur Erakundeak aditzera eman duenez, bihar eta etzi Italiako Modena hirian izango dira Itxaro Borda idazlea eta EKEko zuzendari Pantxoa Etxegoin. Euskal kultura eta literaturaren lekukotasuna eramango dute biek hiri italiarreko BUK liburu azokara. Argitaletxe txiki eta ertainen jardunari bereziki loturiko azoka da hau eta 7. edizioa du aurtengoa.

Biahr bertan, goizeko hamarretan hasiko da euskaldunen partehartzea, "Il testo infinito" izeneko mahainguru batean. Komunikazioa eta sorkuntza izango dituzte hizpide. Ondoren, Sala Euskera delakoan Ipar Euskal Herriari buruzo argazki erakusketa inauguratuko dute Marie Etchegoien argazkilariarekin batera. Amaitzeko, "Parole digitali V" lehiaketaren sariak emango dituzte; gazteei zuzenduriko lehiaketa honetan 140 karakteretako olerkirik onena hautatuko da.

Literatura eta argazkilaritzaz gain, euskal musikak ere tartea izango du azokan, Anne Etchegoien kantariari esker. Annek arrakasta handia izan du Frantzian azken hilabeteotan Aizkoa abesbatzarekin batera abesten duen "Txoria txori" ezagunaren bertsio batekin. "Les voix basques" diskoko kantu hori eta euskal tradizioko beste zenbait abesti aurkeztuko dituzte, bihar gauean San Carlo elizan egingo den kontzertuan. 

Azokaren egitaraua, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia