euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Italian, euskara irakasle eta komunikazio koordinatzaile bila ari dira ACE euskal etxea eta UPTER unibertsitatea

2014/09/15

Euskara irakasleak eta Euskara.it plataforma kudeatzeko jende bila ari dira Italian ACE eta UPTER unibertsitateko Euskara Saila
Euskara irakasleak eta Euskara.it plataforma kudeatzeko jende bila ari dira Italian ACE eta UPTER unibertsitateko Euskara Saila

PUBLIZITATEA

Bi deialdi Erroma eta Italiatik datozkigunak. Batetik, "2014-2015 ikasturtean Eroman eta beste zenbait hiri italiarretan izango diren euskara eta euskal kultur ikastaroetarako irakasle bila" ari da Euskara.it plataforma. "Ikastaroak tipologia desberdinetakoak izanen direnez (etengabeko heziketa, unibertsitateko ikastaroak, mintza praktika...), curriculum anitzak jasotzeko prest" daudela eman dute aditzera. Bestetik, Euskara.it webgune eta plataforma koordinatzeko komunikazio koordinatzaile bila ere ari dira Associazione Culturale Euskara (ACE) elkartea, UPTER Euskal Saila eta Roma3 Unibertsitatea.

Erroma, Italia. Deialdiotan interesa baduzu edo interesa izan dezakeen norbait ezagutzen baduzu, pasa iezaziozu informazioa. Argibide guztiak emateko, galdera guztiei erantzuteko eta hautagaitzak jasotzeko prest daude info@euskara.it helbidean. Hona bi deialdien laburpena:

  • Euskara eta euskal kultura eskola-emaileak "2014-2015 ikasturtean Eroman eta beste zenbait hiri italiarretan izango diren euskara eta euskal kultur ikastaroetarako irakasle bila" ari da Euskara.it plataforma. "Ikastaroak tipologia desberdinetakoak izanen direnez (etengabeko heziketa, unibertsitateko ikastaroak, mintza praktika...), curriculum anitzak jasotzeko prest" daudela eman dute aditzera.
  • Komunikazio koordinatzailea: Komunikazio koordinatzaile bila ari da Euskara.it plataforma. Associazio Culturale Euskara (ACE), UPTER Euskara Saila eta Roma3 unibertsitateko euskara ikastaro eta euskal kultur programazioari lotuta, komuinikazio koordinatzaile bila ari dira elkarteok. Honen lana elkarte horien ekitaldi eta egitasmoen berri eman eta bultzatzea izango litzateke, sarean zein italiar eta euskal komunikabideetan.

-ACE (Associazione Culturale Euskara) eta UPTERen (Università Popolare di Roma) Euskara eta Euskal Kultura Sailaren webgunea: www.euskara.it



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia