euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Isabel del Carmen Labiano berrautatu dute Viedma y Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxe'ko lehendakari

2010/03/22

Beste bi urtez berritu diote agintealdia Viedma eta Patagonesko 'Beti Aurrera Aberri Etxe'ko Isabel del Carmen Labianori (argazkia EuskalKultura.com)
Beste bi urtez berritu diote agintealdia Viedma eta Patagonesko 'Beti Aurrera Aberri Etxe'ko Isabel del Carmen Labianori (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Elkartearen Biltzar Nagusiaren ondotik, karguak berritzeko araudi-betebeharrari ekin dio Argentina hegoaldean elkarren ondoan --Ibai Beltza tarteko-- dauden Viedma (Río Negro probintzia, Patagonia) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) herrietako euskal jatorriko komunitatea biltzen duen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' izeneko euskal etxeak. Elkarteko kideek konfidantza berritu diote egun lehendakari den Isabel del Carmen Labianori, eta berarekin batera euskal etxea 2010-2012 tartean gidatuko duen buruzagitza hautatu dute, tartean Sonia Beatriz Gastaminza idazkari berretsiz eta Mario Fabian Azcarate diruzein berri izendatuz. Zorterik onena eurei, zabaldu zaien lanaldi berrian.

Viedma, Argentina. 'Beti Aurrera Aberri Etxe'ko kideek erakundearen araudiak dioen zuzendaritza karguen berritze ekitaldia egin dute, ondorioz honako buruzagitza taldeak kudeatuko duelarik euskal etxearen bidea 2010-2012 epean:

Zuzendaritza Batzordea

-Lehendakaria: Isabel del Carmen Labiano
-Idazkaria: Sonia Beatriz Gastaminza
-Diruzaina: Mario Fabian Azcarate

-Batzordekide titularra 1: Mariana Ansola
-Batzordekide titularra 2: Sandro Pablo Linares
-Batzordekide titularra: Marta Susana Cano
-Batzordekide ordezkoa 1: Delia Beatriz Etchegaray
-Batzordekide ordezkoa 2: Maria Jose Elizagaray

Batzorde Kontu Ikuskatzailea

-Kide titularra: Carlos A. Esnal
-Kide titularra: Sivia Angélica Reca
-Kide ordezkoa: Marta Azcárate



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia