euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñean Aldatze pilota elkartea sortu dute, frontoietan emakume pilotarien presentzia sustatzeko

2016/12/21

Aldatze elkarteko pilotari bat (argazkia Gaztezulo.eus)
Aldatze elkarteko pilotari bat (argazkia Gaztezulo.eus)

PUBLIZITATEA

Tradizio handiko kirola da esku pilota Nafarroan. Milaka zale ditu, lurralde osoan. Profesionalen artean nafarren kopurua zein den zenbatzea besterik ez dago, horretaz jabetzeko. Gizonezkoak dira, jakina, mundu maskulinoa baita pilotarena. Badago, ordea, errealitate hori eraldatzeko lanean dabilenik. Emakumezkoen pilota elkartea sortu dute Iruñean, eta haien asmoaren adierazle den izena jarri diote: Aldatze. Gaztezulo.eus aldizkariko artikulua.

Unai Oiartzun/Gaztezulo. Naroa Iturainek ez du gogoratzen esku pilotan aritu zen lehen eguna. Txiki-tikitatik jolastu izan du frontoietan, gurasoekin, eta lagunekin. Ikastolan hasi zenean ere, denbora pasa gogokoena zen berarentzat: “Lauzpabost neska ibiltzen ginen, mutilen artean, pilotan”. Ikastola utzi ondoren, ordea, esku pilotan aritzeari utzi zion. Bera ez zen pilota-eskolatik pasa, baina ezagutzen ditu, 13-14 urteko adinera iritsi, eta esku pilota uztera behartu izan dituzten neskak. “Pala edo erraketa hautatzeko esaten diete, mutilen materiala gogorregia delako, eta eskuak ez izorratzeko”, azaldu du Iturainek.

Alabaina, esku pilota gustuko duenak, eskuz jokatu nahi izaten du. Zaletasun hori partekatzen zuten hainbat emakume elkartu ziren, duela bi urte eta erdi, emakumeen pilota elkarte bat sortzeko. Kantabrian jaioa den Ana Calvo izan zen sustatzaileetako bat, kuadrillako lagun bat baitu Larrabetzun (Bizkaia). Bertan, Txokoa emakumeen elkartea dago, pilotan dabiltzan haurren gurasoek sortua. “Gure erreferentea izan zen”, onartu du Calvok. Gaur egun dozena bat emakume dira Iruñeko Aldatze elkartean, adin tarte handi batekoak. Gazteenak hamazazpi urte ditu, eta helduenak, 40.

Artikulu osoa irakurri Gaztezulo.eus-en.



Komentarioak

  • Emakume pelotazale

    Zein berri ona. Emakume pelotazaleen elakarte berria eratu dute Iruñan. Aupa neskak!

    Sonia Oceja (Durango), 2016/12/21 12:18

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia