euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iratxe Madariaga, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen egoitza berrian bisitari

2011/08/04

Iratxe Madariaga Ibarra, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, eta Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakaria
Iratxe Madariaga Ibarra, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, eta Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakaria

PUBLIZITATEA

Bilbon Txileko ohorezko kontsula den Iratxe de Madariaga Ibarrak Bisita luzatu dio Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen egoitza berriari, elkarteko lehendakari Archibaldo Uriarte eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide lagun zituela. Alde instituzionalaz gain, bisitak bazuen besterik, Iratxe de Madariagaren aitona, Tomas Ibarra Barandika, Txileko Bostgarren Erregio honetako Eusko Etxeko fundatzaileetakoa izan baitzen, eta bertako zuzendari 1947an.

Viña del Mar, Txile. Solasaldi animatua partekatu zuten Iratxe de Madariagak, Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriartek eta euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordeko zenbakit kidek, Bilbon irailetik aurrera --lan-eremua Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroa dituela-- Txileko ohorezko kontsul lanetan hasiko den euskal-txiletar emakume honen bisita kari.

Eusko Etxeak egoitza berria duen eta inaugurazio ofiziala oraindik deitua ez duen eraikin lortu berriak --Jaurlaritzaren dirulaguntza bat medio eta aurreko behin-behineko egoitza iazko lurrikarak kaltetu ondoren-- Viña-Valparaisoko euskal elkarteak egoitza propioa izateko zeukan irrikari erantzuten dio, elkartea sortu zenean egoitza propioa izana baitzeukan Txilen sortzen bigarren euskal etxea izan zen honek.

Kontsul berriak Txilera egin duen bisita eta Bostgarren Erregiotik pasatu izana baliatu nahi izan ditu oraindik erabat egokitzen ari diren Viña del Mar-eko euskal egoitza berria ezagutzeko eta bertako arduradunekin iritziak trukatzeko.

-Viña-Valparaisoko Eusko Etxea: www.euskoetxea.cl

-Txileko Kontsulatua
Mazarredo Zumardia, 15-2ºC 48001 BILBO
Tel: +34944244534 Fax: +34944244440
emaila: consuladochilepaisvasco@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia