euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irailaren 12ra arte luzatu dugu euskal etxeek proiektagailuaren zozketan parte hartzeko epea: asteazkena azken eguna

2018/09/10

EuskalKultura.com-ek, gehien behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua.
EuskalKultura.com-ek, gehien behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua.

PUBLIZITATEA

Arauak aipatzen zituen artikuluetako batean egon zitekeen balizko ulertze-zalantza bat uxatzeko, EuskalKultura.com-ek datorren asteazkenera arte luzatu du indarrean daukan proiektagailuaren zozketan parte hartzeko epea. Gogoratu zozketak bi fase dauzkala eta lehenengoan --azken epe luzaezina asteazkena--, euskal etxe interesatuek euren izena behar dutela eman, gero bigarrenean hautatuak gertatu eta proiektagailua lortu ahal izateko. Oraindik garaiz zaude, beraz, zure elkartearen izena emateko.

Donostia-San Sebastian. Zozketatuko den proiektagailua Epson markakoa da, EH-TW650 modelokoa eta egokia euskal etxe bateko aretoetan filmak emateko, bideo eta irudiak eskaintzeko, telebistara konektatzeko, edota ikastaro, eskola eta bestelakoetan eman behar izaten diren irudiak pantaila batean edo horma zuri batean eskaintzeko. Ekimen honen helburua, proiektagailu beharrean dagoen euskal etxe bati hain oinarrizkoa den tresna hau helaraztea da.

Proiektagailuaren ezaugarrietako batzuk dira: Epson EH-TW650, full HD, konfiguratzen erraza, wi-fiduna eta app proiekzioa baitaratua, iraupen handikoa (lanpara aldatu gabe film bat eman daiteke egunero 11 urtetan), arina da oso, 3LCD teknologiaduna eta pantaila diztira eta kolore argi irteera harrigarrikoa (3.100 lumen eta kontraste erlazioa 15000:1): bere kalitate teknikoek egokia egiten dute zerbitzu on eta baliagarria eskaintzeko edozein euskal etxetan. Dagozkion aginte-tresna, kable eta fabrikako osagaiekin dator.

Zozketan parte hartzeko jarraipideak

1- Zozketan parte hartzeko interesa daukaten euskal etxeek euren hautagaitza aurkeztu beharko dute datorren asteazkena (irailaren 12a) baino lehen, gauerdi aurretik (24:00ak Euskal Herriko ordua), horretarako email bat bidaliz  info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, hona datuak gehituz

  • euskal etxearen izena, herria eta herrialdea
  • euskal etxeko kontaktua den pertsona eta bere telefonoa
  • euskal etxearen planak eta beharrak: proiektagailua eskuratzekotan, emango lioketen erabilera (irakurleek zure hautagaitzaren alde bozka dezaten, ala ez)

2- Irailaren 13ean, osteguna, proiektagailua eskuratzeko euren hautagaitza aurkeztu duten euskal etxeen zerrenda argitaratuko dugu

3- Zerrenda argitaratu ondoren eta irailaren 28ra arte, ostirala, Euskal Herriko 24:00etan, EuskalKultura.com-eko irakurleek bozkatu eta email bat bidali ahal izango dute (info@euskalkultura.com helbidera) zerrenda horretako euskal etxe baten alde eginez, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, honako datuak barne:

  • euren izen-deiturak eta eurekin kontaktatzeko telefonoa
  • euren herri, probintzia/estatu eta herrialdea
  • proiektagailua zein euskal etxearentzat izan dadin nahi duten (mesedez, ez ahaztu datu hauek guztiak sartzea, bestela botoa ezeztatua gera daiteke)

4.- Email bakoitza proiektagailuaren zozketarako zenbaki bat izango da hautatutako euskal etxearentzat. Beraz, boto/email gehiago dauzkaten euskal etxeek proiektagailua eskuratzeko aukera handiagoak izango dituzte baina aldi berean euskal etxe txikiek ere, boto gutxiago izan arren, izango dute oraindik aukerarik saria eskuratzeko

5- Zozketarako partaidetza bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, eta baita ere email-helbide bakoitzeko (pertsona batek ezin izango du behin baino gehiagotan bozkatu email-helbide diferentetatik; eta jende diferenteek ezin izango dute parte hartu email bera erabiliz)

6- Emaitza urriaren 1ean, astelehena, argitaratuko du EuskalKultura.com-ek

7- Proiektagailua, zozketara irabazi duen pertsonaren izenean emango zaio euskal etxeari (ahal delarik pertsona horrek berak emango dio). Ados geratuko gara eta proiektagailua eskuratzeko bidea zehaztu

8.- Edozein huts edo erreklamazioren aurrean EuskalKultura.com-k izango du azken hitza eta bere erabakia apelaezina izango da



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia