euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Amerikan euskara ikasi nahi duzu? Hemen duzu euskal etxeetako euskara ikastaroen zerrenda

2015/10/21

Boisen bildu ziren 2015eko maiatzean Ipar Amerikako euskara irakasleak barnetegian, HABEren Euskara Munduan egitasmoaren baitan (argazkia HABE)
Boisen bildu ziren 2015eko maiatzean Ipar Amerikako euskara irakasleak barnetegian, HABEren Euskara Munduan egitasmoaren baitan (argazkia HABE)

PUBLIZITATEA

Hastear dira --edo hasiak dira dagoeneko-- aurtengo ikasturteko euskara eskolak Ipar Ameriketako eta Karibeko euskal etxeetan. HABEren laguntzarekin euskara ikastaroak eskaintzen dira AEBetan, Kanadan, Mexikon eta baita Kuban ere. Klaseak hasiak badira ere, ateak irekita daude oraindik izena eman eta parte hartu nahi dutenentzat. Hona hemen ikastaroak eskaintzen dituzten elkarteen zerrenda.

Donostia-San Sebastián. Euskara ikastea aspaldiko ametsa eta erronka da Diasporako gizon eta emakume askorentzat, eta, Euskal Herritik hain urrun egonik, ezin esan lan erraza denik. Hala ere, euskal komunitatearen baitan badago euskara ikasteko aukera, euskal etxeetan ematen diren eskoletan. Gainera, ikastaro horiek lagun artean eta ikasteko grina berbera dutenekin elkarlanean egiten dira. 

Egunotan ari dira abiatzen Ipar Amerika eta Karibeko euskal etxeetan euskara eskolak, baina izena eman nahi dutenak garaiz dabiltza oraindik, aspaldiko amets horri ekiteko.

Hona Ipar Ameriketan eta Karibean euskara ikastaroak ematen dituzten euskal etxeak:

AEB

-San Francisco Basque Cultural Center, Inc., South San Francisco, California. E-maila: info@sfbcc.us Webgunea: www.SFBCC.us

-Colorado Euskal Etxea - The Colorado Basque Club, Inc., Parker, Colorado. E-maila: mariepetracek@comcast.net. Webgunea: www.coloradoeuskaletxea.com

-Elko Euskaldunak Club, Elko, Nevada. E-maila: elkoeuzkaldunak@gmail.com. Webgunea: www.elkobasque.com

-Txoko Ona, Inc, Homedale, Idaho. E-maila: admin@txokoona.org. Webgunea: www.txokoona.org

-Basque Museum & Cultural Center, Inc., Boise, Idaho. E-maila: mail@basquemuseum.com. Webgunea: www.basquemuseum.com

-Kern County Basque Club, Bakersfield, California. E-maila: bakobasque@aol.com. Webgunea: www.kcbasqueclub.com

-Euskal Lagunak, Inc., Mountain Home, Idaho. E-maila: euskal.lagunak.mh@gmail.com

Mexiko

-Centro Vasco-Euskal Etxea Asociación Civil de México, Mexiko D.F., Mexiko. E-maila: centrovasco@prodigy.net.mx. Webgunea: www.centrovascomexico.com

Kanada

-Zazpiak Bat Basque Society, Burnaby (Vancouver), Canada. E-maila: bcbasque@bcbasque.com. Webgunea: www.bcbasque.com

-Euskaldunak, Association des Basques du Québec, Montréal – Quebec, Canada. E-maila: euskaldunak_quebec@yahoo.ca. Webgunea: www.euskaldunakquebec.com

Kuba

-Asociación Vasco Navarra de Beneficencia, La Habana, Kuba. E-maila: avnb@enet.cu

[Hauez gain, badira euskara klaseak Ipar Ameriketako hainbat unibertsitateetan]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia