euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Intza Balenciaga donostiarra izango da 2017an Eusko Jaurlaritzaren bekadun berria AEBetako Boisen

2016/12/27

Miren Perez Eguireun izan zen Eusko Jaurlaritzaren lehenengo bekaduna Boisen (argazkia EuskalKultura.com)
Miren Perez Eguireun izan zen Eusko Jaurlaritzaren lehenengo bekaduna Boisen (argazkia EuskalKultura.com)

Leku hori hastapenean bereganatua zuen pertsonak uko egin ondoren, Euskadiko Buletin Ofizialak (EHAA-BOPV) abenduan eman du argitara aldaketa eta orain arte Vitoria-Gasteiz egoitza izanik bekaduna zen Intza Balenciaga abenduaren 16ko datatik aurrera Boisera pasatzen da ofizialki, nahiz eta egiazko bere sarrera bertan 2017ko lehenengo asteetan izatea igurikatzen den, bisatu eta paper kontu guztiak garbitu ondoren. Mikel Moreno Fernandez da, bestalde, bekadun berria Gasteizen.

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak 2016ko abenduaren 9ko dataz argitara emaniko Ebazpenak, Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak sinaturik, dioenez, Intza Balenciaga Soraluce bilakatzen da Estatu Batuetako bekadun berria hastapenean herrialde horretan bekadun izendatutako Amaia Goñi Zabaleguik uko egin ondoren. Balenciaga, beraz, orain arte bere bekaren egoitza zuen Vitoria-Gasteiztik --Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan-- Boisera pasatzen da, Eusko Jaurlaritzaren bertako azpiordezkaritzara.

Ian ere, Ebazpena argitaratuta eta bisatuaren eta gainerako paperak bukatu ondoren, 2017ko lehenengo asteetarako igurikatzen dabere egoitza berrian sartzea Idahoko Boisen, Estatu Batuetan, bere bekaren epealdia amaitu arte, 2017ko ekainean.

Intza Balenciaga, Eusko Jaurlaritzak Boisen daukan bulego honetara iristen den hirugarren bekaduna da, bulegoa 2013ko apirilean Miren Pérez Eguireun-ek zabaldu zuenetik, ondoren 2015ean Jon Garcia Gerenabarrenak segituta.

Mikel Moreno Fernandez Gasteizen

Mikel Moreno Fernandez da, bestalde, bekadun berria Gasteizen, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan.

-Intza Balenciagaren aldaketaren testu ofizial osoa, hemen
-Mikel Moreno Fernandez-en izendapena Gasteizerako, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia