euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingelesez argitaratu dituzte Harkaitz Canoren 'Twist' eta Bernardo Atxagaren 'Nevadako Egunak' eleberriak

2018/03/12

Harkaitz Canoren 'Twist' eta Bernardo Atxagaren 'Nevadako Egunak' eleberriak ingelesez plazaratu dira
Harkaitz Canoren 'Twist' eta Bernardo Atxagaren 'Nevadako Egunak' eleberriak ingelesez plazaratu dira

PUBLIZITATEA

Euskal literaturgintzaren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, Etxepare Institutuak euskal idazleen liburuen itzulpena laguntzen du urtero. Azken asteotan, laguntza horri esker itzulitako bi nobela ingelesez eskuratu daitezke dagoeneko: Bernardo Atxagaren “Nevada Days”, eta Harkaitz Canoren “Twist”. "Nevada Days" Londresko MacLehose Press argitaletxeak plazaratu du eta 'Twist', berriz, Brooklyn, New Yorkeko Archipelago argitaldariak.

Donostia-San Sebastian. Etxepare Institutuak zabaldutako ohar batean dioenez, Amaia Gabantxo itzultzaile, abeslari eta irakasleak itzuli du Twist ingelesera, eta Archipielago Books etxeak argitaratu du.  2011ean argitaratu zuen Harkaitz Canok "Twist", eta 2012an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen. Istorio honen protagonista Diego Lazkano da. Diego, 80ko hamarkadan Soto eta Zeberiorekin batera komando batean zegoen eta elkarren lagun minak ziren. Diegorentzat dena aldatzen da torturapean bere lagunak salatzen dituenean. Guardia Zibilek Diegoren lagunak atxilotu eta torturatu dituzte. Soto eta Zeberiok jasotako tortura hain bortitza izan zen, non Guardia Zibilek biak akabatzea erabakitzen duten, beste irtenbiderik ikusten ez dutelako. Momentu horretatik aurrera Diegok Soto eta Zeberioren presentzia sentituko du nahiz eta haiek Mediterraneotik hurbil lurperatuta egon. Presentzia horrek Diegoren bizitza baldintzatzen du eta gogoetak eragiten dizkio.

Atxagaren Nevada Days Margaret Jull Costak itzuli du, eta MacLehose Press Editions argitaletxearen eskutik kaleratu da. Euskal idazlearen beste zazpi lan ere itzuli ditu etxe honek. Idatzia kronika da hasieran, eta bukaeran nobela. Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da. Bere orrialdeetan azalduz doazen pieza guztiek giza esperientzia dute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran, 2007ko abuztutik 2008ko ekainera; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. 2014an Euskadi Literatura Saria irabazi zuenlan honi esker.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia