euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Ruiz Cuesta, Euskadiren Mexikoko Ordezkari izan zena hil da Cuernavacan bihotzekoak jota

2012/09/03

Iñaki Ruiz Cuesta (argazkia EuskalKultura.com)
Iñaki Ruiz Cuesta (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. 2009ra arte Euskadiren Mexikoko Ordezkari izandako Iñaki Ruiz Cuesta joan den larunbatean hil da, arratsaldeko lau t'erdietan, Cuernavacan, bihotzekoak jota.

Euskadik Mexikon izan duen azkeneko Ordezkaria zenaren --Patxi Lopez buru duen gobernuak Ordezkaritza izaera kendu zion Mexikokoari eta New Yorken egoitza duen Euskadiren Ipar Ametarako Ordezkaritzaren menpeko bulego gisa utzi zuen, AEB, Kanada eta Mexiko bertatik kudeatuz-- gorputza Cuernavacako Betirako Bizitzaren Basoak funeral etxean ari dira beilatzen Morelos estatuko hiriburuko Alvaro Obregon Hiribideko 237an.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia