euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Echeverria komikilari argentinarrak ‘ESMA’ eta ‘Lo que la noche sabe’ bere liburuak aurkeztuko ditu bihar Bilbon

2019/07/03

Iñaki Echeverriak ‘ESMA’ eta ‘Lo que la noche sabe’ liburuak aurkeztuko ditu Bilbon
Iñaki Echeverriak ‘ESMA’ eta ‘Lo que la noche sabe’ liburuak aurkeztuko ditu Bilbon

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Bihar, uztailaren 4an, bere azkenetako bi liburu aurkeztuko ditu Iñaki Echeverria ilustratzaile eta umorista grafiko argentinarrak Bilboko Joker liburudendan. ESMA, Echeverriak Juan Carra idazlearekin batera sortutako nobela grafikoa da eta azkeneko diktadura argentinarreko (1976-1983) estatu-terrorismoko ikur bihurtu zen ESMA atxilotze zentro klandestinoa dauka ardatz, bertan gertatu ziren hilketak epaitzeko egindako epaiketak hain zuzen. Lo que la noche sabe liburuan, berriz, Carlos Salem idazlearen sei ipuin irudiztatzen ditu Echeverriak. Kontaketak gau giroan gertatzen dira, fikziozko eta egiazko pertsonaiak tarteko, azken hauen artean Carlos Gardel, Adolf Hitler eta Videla diktadore argentinarra.

Iñaki Echeverria Buenos Aires probintzia hegoaldeko Balcarce herrikoa da baina Buenos Aires hiriburuan bizi da eta bertan Pagina 12 bezalako izen handiko hedabide grafikoetan egiten du lan. Nobela grafikoen egile ere bada eta ‘Padre Abrumado’ tira ospetsua argitaratzen du. Marrazkigilearen izenetik ondoriozta daitekeenez, euskal jatorriko sendi batean jaio zen. Bere aita gaur egun jarduerarik ez duen Balcarceko Euskal Etxeko sortzaileetako bat izan zen eta Iñaki bera Gaztemundurekin etorria da Euskal Herria, programa honen lehenengo edizioko partaide izan baitzen.

Echeverriak bihar osteguna aurkeztuko ditu ‘ESMA’ eta ‘Lo que la noche sabe’ Bilboko Joker (Euskalduna, 7) komikidendan. Hitzordua arratsaldeko 6:30etan da eta aurkezpenaren ostean liburuak sinatuko ditu.


[Iñaki Echeverriaren eta Juan Carraren 'ESMA']



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia