euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Agirre Jaurlaritzako Kanpo Harreman idazkari nagusia Bogota-ko Gernika Parkean eta EEan bisitari

2007/09/14

Iñaki Agirre, Bogotan egindako harreran, Gamboa jaunak zuzentzen duen haur abesbatzaren ondoan, EEko lehendakariorde Jose Vicente Kararain alboan
Iñaki Agirre, Bogotan egindako harreran, Gamboa jaunak zuzentzen duen haur abesbatzaren ondoan, EEko lehendakariorde Jose Vicente Kararain alboan

PUBLIZITATEA

Kolonbian da Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta bisita luzatu du Bogota-ko Euskal Etxera eta hiri horretako Gernika Parkea ere bisitatu du. Bogotara iritsitakoan egin dioten harreran bertako hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkariak bildu dira. Agirre, Ibarretxe lehendakariak datorren urrian Kolonbiara egin behar duen bidaia prestatzen dabil, gero eta harreman sendoagoak eta lankidetza euskal-kolonbiar sakonagoa lortzen ari den ahaleginaren sostenguan. Bestelako hainbat kontaktu burutzeaz gain, Euskal Etxearen egoitza inauguratuko du Ibarretxek aste gutxiren buruan.
Asteazken honetan, hilaren 12an, izana da Bogotako Euskal Etxea bisitatzen Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, hiriko Gernika Parkeraino ere iritsi zen egun berean. Bi tokiok datorren urrian Kolonbiara egin behar duen bidaian bisitatuko ditu Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. Izan ere, bertako euskal komunitatea eta Euskal Etxea lankide, aurrerapauso nabariak ematen ari da azken urteotan Euskal Autonomi Erkidegoaren eta Kolonbiako maila eta esparru ugarien arteko harremanak orokorrean, eta zehatzagoan, alor desberdinetako anitz proiektu eta ekimen jakinek.

Harrera ekitaldiak, Euskal Etxeko eta euskal komunitateko ordezkariez gain, hainbat erakunde eta elkarte bildu zituen, horien artean Cundinamarcako Hezkuntza idazkaria, Kolonbiako Euskal Pilota Federazioko presidentea, Minuto de Dios Unibertsitateko ordezkariak, baita ere Bogotako Unibertsitate Xabiertarrekoak, Cundinamarcako Unibertsitatekoak, Unibertsitate Katolikokoak, EANekoak, Bogotako Kontseilukoak, Bogotako Alkatetzakoak eta Kolonbiako Zine Ondarekoak.


Lotura interesgarriak

Centro Vasco Colombia - Bogotá-ko Euskal Etxea
www.euskaletxeacolombia.com

Medellín-eko Euskal Ikasketa Etxea, Kolonbia
www.vascocentro.6x.to

Kolonbiari buruzko berri, Wikipedian
Andeetako Eskualdeak (Kolonbia)


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia