euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikusle ugari General Rodriguezko Eusko Aterpearen 2017ko Zine Zikloko lehenengo emanaldian

2017/03/17

Arrakastaz hasi du Eusko Aterpea euskal etxe argentinarrak 2017ko bere zine zikloa
Arrakastaz hasi du Eusko Aterpea euskal etxe argentinarrak 2017ko bere zine zikloa

‘Amama’ pelikula proiektatu zuen Carlos Gabilondok Eusko Aterpea euskal etxe argentinarrak antolatutako zine saioan. Ekitaldia erabat arrakastatsua izan zen eta 50etik gora lagunek hartu zuten parte zine saioan eta baita proiekzioaren ondoan lagunarteko segida legez antolatu zen afarian ere. Zikloak urtean zehar jarraituko du euskal eta argentinar filmak tartekatuz.

PUBLIZITATEA

Gral. Rodríguez, Argentina. Martxoaren 11an egin da aurten Zine Zikloko lehenengo topaketa Eusko Aterpea Euskal Etxean. Zikloari hasiera emateko, ‘Amama’ pelikula sariduna aukeratu zuen Carlos Gabilondo Euskal Zine Ibiltaria proiektuaren antolatzaileak. Eta hautaketa erabat egokia izan zen, nonbait, berrogeita hamarretik gora lagun bildu baitziren euskal etxera eta gogoz txalotu zuten pelikularen amaieran.

Eusko Aterpea Euskal Etxeko lehendakari Raul Tarettok azaldu digunez, poz-pozik daude antolatzaile gisa "lortutako arrakastarekin. Izan ere, Gral. Rodriguezekoa ez ezik, aldameneko Lujan eta Pilar hirietako jendea ere etorri baitzen". Aurreratzen duenez, urtean zehar jarraituko dute, "baina asmoa da Argentinako pelikulak ere proiektatzea; beraz, euskal zinearen hurrengo filma bi saio izango litzateke”, jakinarazi dio EuskalKultura.com-i.

Filmaren ostean, Carlos Gabilondo adituak pelikulari buruzko azalpen sakon bat eskaini zien bildutakoei. Eta ondoren, Euskal Etxeko lehendakariorde Sandra Oliveirak opari bat eskuratu zien Carlos Gabilondori eta Norma Carrizori, Euskal Etxeari egiten dioten ekarria gogoan. Segidan, gonbidatu eta etxekoek afaria partekatu zuten.

Malvinasko borrokalari ohien ekimenen alde

Harreman estua du Gral Rodriguezko Euskal Etxeak hiriko Malvina Irletako gerran borrokatu zuten soldaduekin. Ondorioz, prest izaten da beti, haiek abian jartzen dituzten proiektuetan parte hartzeko.

Aste hauetan, bi proposamenetan laguntzaile izan dira Euskal Etxeko kideak. Batetik, Oscar Poltronieri soldadu ohiak Chacoko Qom komunitate bati laguntzearren hasitako kanpainan hartu dute parte. “Euskal Etxeko kide eta lagunok umeentzako liburuak eta entziklopediak bildu genituen. Herri osoa inplikatu zen bilketan eta Poltronierik berak eraman zuen zama, kamioi handi batean, Chacora”, azaldu digu Tarettok.

Bestetik, Gral. Rodriguezko beste soldadu ohi batek Malvina irlei buruzko liburutegi dedikatu bat sortu eta inauguratu zuen martxo hasieran. ‘Puerto Argentino, Malvinas’ izeneko herri liburutegia Gral Rodriguezko Saavedra Kaleko 510. zenbakian dago eta euskal kolektibitateko lagunek laguntza eman zioten lekuaren sortzaile eta arduraduna den Carlos Montiel inaugurazio ekitaldian.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia