euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasturte hasiera: Mallorcako Artea Euskal Etxeak "Euskal Herria zeure eskura" jartzen du, eskola proposamen ugariaz

2018/09/19

Eskaintza eta proposamen polita egiten die Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertako herritar euskaldun eta ez-euskaldunei
Eskaintza eta proposamen polita egiten die Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertako herritar euskaldun eta ez-euskaldunei

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Ikasturte berriari hasiera ematekotan da Mallorcako Artea Euskal Etxea eta bertako herritarrak, euskaldun ala ez, hurbildu eta eskaintzen dituen aukera ugarietan parte hartzera gonbidatuz egin du. "Euskal Herria al teu abast" (Euskal Herria zeure eskueran) esaldipean, besteak beste eskaintzen ditu euskara eskolak (zenbait maila, aurrez-aurrekoak zein remotoan), txalaparta eskolak (hasiberri eta trebatuentzat), euskal dantza tradizionala, musika (zenbait instrumentu) eta pilota eskolak; euskal etxe batek eskaini ohi dituen kultur elkarretaratze eta sozializazioaz aparte.

Euskara klaseei dagokienez, interesatuek Xabier-ekin behar dute kontaktatu, 619 34 49 22 zenbakian; Txalaparta eskolen kasuan, Teo da arduraduna eta 609 43 48 81 bere kontaktubidea; dantza arloan, Xabierrengana behar da jo, 619 34 4 9 22 zenbakian; musikaz interesatuta daudenek Severorekin behar dute harremandu, 687 66 39 13an;  eta euskal pilotarako sarbidea Nicolasek emango du, 655 79 21 36ra deituta.

Matrikula zabalik dago irailaren 25era arte eta Whatsappez egin daiteke 655 792136ra deituta. Klase guztiak doanikoak dira euskal etxeko bazkideentzat, eta bazkide ez direnentzat 150 euroko prezioa daukate. Bazkide egiteko, aski duzu Whatsappez kontaktatzea.

Mila esker Diasporako euskaldunei egiten duten ahaleginagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia