euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasle askok izena eman izanak Euskal Kultura eskolak indartzera behartu du La Platako Unibertsitate Nazionalean

2011/06/14

La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskara eta Euskal Kultura eskolen 2011eko ikasturte hasierako aurkezpen klaseko irudia
La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskara eta Euskal Kultura eskolen 2011eko ikasturte hasierako aurkezpen klaseko irudia
Orotara 173 izen-emate gertatu dira Argentinan hasi berria den 2011eko ikasturte honetan Euskara eta Euskal Kultura ikasteko La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP), arrakasta aipagarria, horietarik 140 lehenengo mailan, 25 bigarrenean eta 8 hirugarrenean. Lehenengo mailakoen kasuan horrek klaseak hiru egunetan ematera behartu du aurten euskara irakurle (irakasle) den Idurre Lekuona lizentziatu errenteriarra. Klaseen inaugurazioan UNLPko Erakunde Erlazioetarako zuzendari Pedro Elizalde, Cesar Arrondo UNLPko irakasle eta euskal irakurletzako segimenduko batzordekidea eta Idurre Lekuona bera izan ziren partaide.

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Lankidetza hitzarmena sinatua dute UNLPk eta Eusko Jaurlaritzako Etxepare Euskal Institutuak --orain arte urtero sinatu izan da eta 2011etik aurrera hiru urteko iraupena izango du-- eta babes horrekin abiatu berriak dira La Platako UNLPn bertako Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzako lehenengo mailako eskolak.

Aurten izen-emate kopurutsua izan du hasiera mail honek, guztira 140 ikaslek izena eman dutelarik, eta ondorioz hiru egunetan (astearte, asteazken eta ostegun) banatu dira taldeak eta bakoitza bere egunean hasi da, esan nahi baita astearte, asteazken eta ostegunez, ekainaren 7, 8 eta 9an, hurrenez hurren.

Bigarren eta hirugarren mailei dagokienez maiatza erdialdean hasi zituzten eskolak, bigarrena maila 25 ikaslerekin, eta 8rekin hirugarrena.

Euskara eta Euskal Kultura eskolak ematearekin, La Platako Unibertsitate Nazionalak, Eusko Jaurlaritza lankide, ateak zabaltzen dizkie linguae navarrorum delakoari, esan nahi baita Europako aintzinetakoa izanik aldi berean bizirik eta aktibo den euskal hizkuntzari, eta hura txertatzen den Euskal Kulturari, zituen eskaera ugariei arrapostu emanez --izena emandakoek agerian uzten duten arrakastarekin-- euskal jatorrizkoen artean zein oro har komunitate zabaleko ikasleen artean, adierazi dute Unibertsitatetik ohar baten bidez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia