euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean hasiko dira Patagonian Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkartearen 95. urteurreneko ospakizunak

2018/05/10

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak 95 urte beteko ditu
Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak 95 urte beteko ditu

PUBLIZITATEA

Astebeteko programa antolatu du Patagoniaren bihotzean, Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadaviako euskal etxeak bere 95. urtebetetzea ospatzeko. Jaiaren inaugurazioa, igandean, meza batek abiatuko du eta astebete geroago bukatuko dira ospakizunak, Patagoniako Euskal Etxeen V. Topaketarekin.

Comodoro Rivadavia, Argentina. Patagoniako euskal etxe zaharrena da Comodoro Rivadaviakoa. Buenos Aires hiriburutik 1880 kilometrora, Euskal Echea Elkarteak Argentinako hegoaldean kokatu ziren hainbat euskal etorkin eta euren ondorengoak bildu ditu urteetan eta ondorioz, euskal kulturaren erreferente da gaur egun ere kostalde australean.

Aurten, urte berezia bizitzen ari da elkartea, 95 urte beteko baititu. Eta data esanguratsua behar bezala ospatzeko, astebeteko programa antolatu du zuzendaritza batzordeak. Hona programa, egunez egun:

-Maiatzaren 13an, igandea: 19etan, meza S. J. Bosco Katedralean;
-Maiatzaren 15ean, asteartean: 18etan, txikientzako jolas tailerra; 19:30etan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen "Begiradak eraldatzen" erakusketaren inaugurazioa. Erakusketa aste osoan egongo da ikusgai. Lagun Artean abesbatzaren emanaldia;
-Maiatzaren 16an, asteazkena: 19etan, dantza tailerra; 20:30etan, sukaldaritza tailerra;
-Maiatzaren 17an, osteguna: 18:30etan, pilota tailerra; 20etan, Mus txapelketa; elkarteko lehendakari eta erregina ohiei omenaldia;
-Maiatzaren 18an, ostirala: Patagoniako Euskal Etxeen V. Topaketaren ordezkaritzen harrera;
-Maiatzaren 19an, larunbata: Patagoniako Euskal Etxeen V. Topaketa; 95. Urteurreneko lagunen arteko afaria

Ekintza guztiak –urtebetetzeko afaria izan ezik– libre eta doan dira. Afarirako txartelak salgai daude elkartearen egoitzan.

Informazio gehiago, Euskal Echearen Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia