euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idaztea gustuko duzu? Aurkeztu zure ipuina X. Otxarkoagako Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketan

2011/11/29

Aurtengo Lehiaketako ipuin irabazleekin osatutako bilduma
Aurtengo Lehiaketako ipuin irabazleekin osatutako bilduma
Otxarkoagako XXXI. Umeen Jardunaldiak 2012ko maiatzaren 5 eta 6an burutuko dira. Jardunaldiei begira eta haurrentzako literaturgintza bultzatzeko asmoarekin, Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketa antolatu du Txirula Kultur Taldeak. 2011ko edizioan irabazleen artean Bahia Blancako Rosana Entizne euskal argentinarra izan zuen lehiaketa honetara euskarazko zein gaztelaniazko testuak aurkez daitezke, gai librez. Lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 31an bukatuko da.

PUBLIZITATEA

 

Bilbo, Bizkaia. Munduko hainbat lekutako partaideek bidaltzen dituzte urtero euren testuak Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketara. Iazko edizioan Bahia Blancako euskal etxean euskara irakasle den Rosana Entiznek idatzi zuen saria jaso zuen ipuinetako bat. Bere 'Zorionaren bila', beste ipuinekin batera, argitara eman zuten antolatzaileek.

Idaztea gustuko baduzu eta Diasporatik zure ekarpena bidali nahi baduzu, Hona parte hartzeko oinarriak:

1. Partaideak: adin guztietakoak

2. Hizkuntza: euskara edo gaztelania

3. Idazlanaren orri-kopurua: gehienez 4 orri, gutxienez orri bat

4. Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira

5. Gaia: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubideak eta ekologiari buruzko gaiak bereziki baloratuko dituzte

6. Ordenagailuz, espazio bikoitzez, Arial 12 letra mota edo antzeko batekin, edo paperez idazkera argian idatziak behar dute izan. Posta elektronikoz aurkez daitezke

7. Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu behar dira. E-maila: ipuinak@txirula.org edo txirulakulturtaldea@gmail.com

8. Epea: 2012ko urtarrilaren 31ra arte

9. Idazlanekin batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina, eta etxeko telefonoa edo posta elektronikoa agertu beharko dira

10. Hautatutako lanen egile diren pertsonei, argitaraturiko liburuko hemezortzi ale emango zaizkie, eta Otxarkoagako Ugarte plazan maiatzaren 6an irakurtzeko aukera izango dute

11. Lehiaketan parte-hartzeak aipatutako edizioan argitaratzeko baimena ematen dela esan nahi du, ipuin aukeratuen eskubideak idatzi dituztenenak izan arren

12. Argitalpenean bakarrik zuri-beltzez egindako marrazkiak agertu ahal izango dira, antolatzaileek testuaren osagarriak direla erabakitzen badute



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia