euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibarretxek Puerto Rico bisitatuko du irailean, bertako Abokatu Elkartearen Biltzarreko 'pertsonaia giltzarri' gisa

2007/08/06

Ibarretxe lehendakaria Mexikoko Euskal Etxera 2003an egin zuen bisitan (argazkia vascosmexico.com)
Ibarretxe lehendakaria Mexikoko Euskal Etxera 2003an egin zuen bisitan (argazkia vascosmexico.com)

PUBLIZITATEA

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Puerto Rico bisitatuko du datorren irailean eta bertako Abokatu Elkargo Ofizialaren Urteroko Biltzarrean hizlari nagusi gisa hartuko du parte, irailaren 8an Rio Granden. Puerto Ricoko abokatuen presidentea den Celina Romany Siaca anderearen hitzetan, Ibarretxe aditua da elkarrizketa eta negoziazio gaietan, eta honelako gaitasun eta baliabideak beharrezkoak dira uhartearen estatus-a bideratu eta irtenbidetzeko. Ondoko artikulua, Puerto Ricotik bertatik, El Nuevo Día-ko Israel Rodríguez Sánchez kazetariak sinatutako kronikaren laburpena da.
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe, eskarmentuko negoziatzaile politikoa bera, izango da, datorren irailaren 8an Rio Granden egingo den Puerto Ricoko Abokatu Elkargo Ofizialeko Urteroko Biltzarreko hizlari nagusia. Ibarretxek 'Identitatea, elkarrizketa eta negoziazioa' izeneko hitzaldia eskainiko du, Celina Romany Siaca Elkargoko presidenteak bertako El Nuevo Día egunkariari aurreratu dionez, Lehendakariaren bisitaren hondarreko xehetasunak adosturik.

Ibarretxeren Puerto Ricorako bisita (AEBetako) Estatu Departamentuarekin koordinatu da, gobernuburu baten bisita baita. 'Alimaleko ohorea da bisita. Nazioarteko begirada hori apur bat baliatzea da, Uharteko ispiluetatik ateratzea, han gertatzen ari diren ideia eta debateak baliatzea', azaldu du Romany Siacak.

Legepertsonen buruak zehaztu du Ibarretxe Espainiako gobernuarekiko elkarrizketa eta negoziazio gaietan aditua denez bere eskarmentua izugarri garrantzitsua dela Puerto Ricorentzat, gisa horretako baliabidepak behar baititu statusaren afera eta beste istilu batzuk irtenbidetzeko. Interneteko biografian, Ibarretxek 'negoziatzaile nekaezin'tzat aurkezten du bere burua.


Lotura interesgarriak

Berria Diario El Nuevo Día-an argitaratu bezala
www.endi.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia