euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iban Zaldua eta Mari Jose Olaziregi euskal hizkuntzaz eta literaturaz ariko dira gaur eta bihar Bolonian

2012/03/19

Iban Zaldua idazle euskalduna
Iban Zaldua idazle euskalduna

PUBLIZITATEA

Boloniako Unibertsitateak "España plural" izeneko mintegia egingo du gaur eta bertan, gaztelania, katalana eta galegoarekin batera, bere lekua izango du euskarak ere. Unibertsitateko Atzerriko Hizkuntza eta Literatura Sailak antolatu du mintegia espainiar estatuko hizkuntz aniztasuna aztertzeko helburuarekin, Artea, Historia eta Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik. Topaketan euskal ordezkari izango dira Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregi eta Iban Zaldua idazlea.

Bolonia, Italia. Gaur hasiko da Boloniako Unibertsitatean hizkuntza eta literaturari buruzko "La España plural" mintegia. Bertan estatu espainiarreko kultur-aniztasuna izango dute mintzagai nazioarteko zenbait adituk, eta euskara, katalana, galegoa eta gaztelaniaren gaur egungo egoera, historia eta kultur ekoizpena aztertuko dituzte, besteak beste.

Mintegian egongo den euskal ordezkaritzak gaur bertan izango du lehen hitzordua, Etxepare Euskal Institutuko Mari Jose Olaziregik emango duen hitzaldiarekin. Olaziregik prestatu duen txostenaren izenburua honakoa da: "Elkanoren bidean: euskal hizkuntza eta kultura munduan". Arratsaldean "Hizkuntzen eta kulturen sustapena" gaiari buruzko mahainguru batean hartuko du parte Olaziregik.

Bihar, aldiz, Iban Zaldua idazleak hartuko du euskal lekukoa. Goizean Zaldua literaturari buruzko mahainguru batean arituko da, Ricardo Menéndez Salmón eta Jordi Puntí egileekin batera.

-Mintegiari buruzko egitarau osoa, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia