euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carmeloko uruguaitarrak lagun ospatu zuen Buenos Airesen II. Jauzi Eguna Ekin Dantzari Taldeak

2010/09/27

Ibai Ondoko Etxeko eta Ekin Dantzari Taldeko kideek elkarrekin dantzatzen Buenos Aireseko II. Jauzi Egunean (argazkia EuskalKultura.com)
Ibai Ondoko Etxeko eta Ekin Dantzari Taldeko kideek elkarrekin dantzatzen Buenos Aireseko II. Jauzi Egunean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den apirilean hiriburu argentinarreko Ekin Dantzari Taldeko kideek bisita berezi bat egin zieten Carmeloko euskal etxe uruguaitarreko dantzariei, hauen 15. urtemugaren jaian parte hartzeko. Aitor Alava irakaslearen eskutik, bi taldeek elkarrekin dantzatu zuten Ibai Ondoko Etxeak antolatutako urtebetetzeko festan. Orain, bisita hori bueltatzeko asmoarekin, uruguaitarrek La Plata ibaia zeharkatu dute II. Jauzi Egunean parte hartzeko joan den larunbatean.

Buenos Aires, Argentina. Iaz Buenos Airesen lehen aldiz egin zen Jauzi Egunaren ospakizunak lortu zuen arrakastaren ondoren, aurten ere Ekin Dantzari Taldeko kideek elkarretaratze bera antolatu dute, Euskal Herriko koreografia biribilak hedatze aldera.

Ekin Dantzari Taldeak antolatutako II Jauzi Eguna 2010 01

[Dantza biribilak izan ziren protagonista Buenos Airesen II. Jauzi Egunean. Aitor Alavaren eskuetan, bere alaba Maialentxu (argazkia EuskalKultura.com)]

Jaia pasa den larunbatean gauzatu zen Eusko Kultur Etxeak, Euskaltzaleak-ek eta Ekin Euskal Argitaletxeak hiriburu porteñoko Mexiko kalean elkarrekin daukaten egoitzan eta bertako dantzariez gain, Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxeko dantzari talde batek ere hartu zuen parte elkarretaratzean. Arratsaldeko zazpietan eta tailer motako klase batean, jauzien urratsak azaldu zituen Aitor Alava irakasleak. Segidan, 9ak aldera, jauziei buruzko bideo bat jendaurretu zen. Bideoaren laguntzaz, hobetu ikusi eta ikasi ahal izan zen jauziak nongoak diren eta nola dantzatzen diren. 

Ekin Dantzari Taldeak antolatutako II Jauzi Eguna 2010 02

[Ekin Dantzari Taldeko kide den Maria Echevarnek opari bat eskuratu zion Ibai Ondoko Etxeko Efrain Lergari (argazkia EuskalKultura.com)]

Lagunarteko afaria konpartitu zuten bi herrialdeetako dantzariek eta gero dantzatzen jarraitu zuten Mexikoko etxeko areto nagusian. Hor bertan Coloniarako bi txartel zozketatu ziren. Irabazlea Euskaltzaleak-eko kide den Jon Luko izan zen, 11 zenbakiarekin.

Ekin Dantzari Taldeak antolatutako II Jauzi Eguna 2010 03

[Maria Elena Etcheverry eta Efrain Lerga, Ibai Ondoko Etxeko kideek etxe anfitrioiari oparitutako koadroa erakusten (argazkia EuskalKultura.com)]

Jaia bukatu baino lehen, talde anfitrioiak eta bisitariek opariak trukatu zituzten. Ekin Dantzari Taldekoek bideoak oparitu zizkieten Uruguaiko lagunei eta hauek Buenos Aireskoei koadro bat. Ondoren, musika ez zen isilduko Mexikoko etxean ordu txikiak arte.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia