euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ia 300 euskal kanturen partiturak eskuragarri jarri ditu sarean EKEk Jo Maris partitura fondoan

2012/12/26

Joseph Maris harmonizatzaile eta moldatzaileak EKE webgunean jarri du eskuragarri bere partitura fondoa
Joseph Maris harmonizatzaile eta moldatzaileak EKE webgunean jarri du eskuragarri bere partitura fondoa

PUBLIZITATEA

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak bere atarian jarri du eskuragarri Joseph Maris harmonizatzailearen partitura fondoa: ia 300 euskal kantu herrikoi --eta erdal abesti batzuk ere--, Marisek moldatuta. Bi, hiru edo lau ahotsetako kantuak dira, gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak. Partiturak PDF, Midi edo Sibelius formatoan jaitsi daitezke zuzenean saretik, doan. Marisek horiek erabiltzeko baimena ematen du, baldintza bakarra zera da: abesbatz batek publikoaren aurrean kantatzen badu abesti hauetakoren bat, deklaratu egin behar dio Frantziako SACEM erakundeari.

Uztaritze, Lapurdi. Euskal Kultur Erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariak sarean argitaratu ditu Jo Maris konpositoreak eta musikariak egokitu eta sortu dituen euskal kanturen hainbat partitura, mundu osoko euskal kantuzaleek erabil ditzaten.

Partiturak Jo Maris partituta fondoan dira eskuragarri, eta PDF, MIDI edo Sibelius formatoan jaitsi daitezke. Abestien zerrenda luzea da, eta euskal kantuez gain badira zenbait erdal abesti ere. Kasu batzuetan abesti bera bertsio desberdinetan agertzen da, adibidez "Agur Jaunak" (lau ahots misto, Lesbordes...) edo "Aita Gurea" (Madina, Madina ahots misto...).

Erabilpen baldintzak

Artxiboa publikoaren eskura jartzen dute EKEk eta Joseph Marisek; ez hori bakarrik, harmonitzaileak azaldu duenez, apurka apurka abesti gehiago gehituko ditu. Marisek obra hauek "libreki banatuak eta erreproduzituak izan daitezen" onartzen du, baina aldaketak egin nahi izanez gero berarekin harremanetan jartzeko eskatzen die erabiltzaileei. Horretarako, idatzi e-maila hona.

Azkenik, obrak publikoaren aitzinean ematen badira, hau da, "abesbatz batek erabiltzen baditu, adibidez kontzertu batean", deklaratu egin beharko zaizkio SACEM erakundeari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia