euskal diaspora eta kultura
2009/06/30
PUBLIZITATEA
Rio Colorado/Viedma-Carmen de Patagones, Argentina. Apirilaren 13an hasi ziren euskara klaseak Rio Coloradoko 'Ibaiko Euskaldunak' Euskal Etxean, Rio Negro probintzian. Irakaslea bertakoa ez denez, eskolak hilean bitan dira, astelehenetan bi astero, hain zuzen. Zortzi eta hamahiru urte arteko neska-mutilen klaseen ordutegia, arratsaldeko ordu bietatik bostetara da.
[Rio Coloradon euskara arloko jolas ekimenetan partaide diren bi haurño]
Txikiak, berrriz, bi eta lau urte artekoak, hasi berriak dira eta arratsaldeko bostetatik zazpietara dute klasea. Klaseetan, askotan, jolasak erabiltzen dira, euskara eta jolasak uztartuz. Azpimarratzekoa da zer nolako ahalegina, ahalegin iraunkorra, egiten duten haurren gurasoek eta haurrek urte osoan zehar, eta zer esanik ez irakasleari buruz, Rocio Basterra, Viedman jaioa bera, baina egun Bahia Blancan bizi dena eta klasea eman behar duen aldi bakoitzean, Rio Coloradon, esaterako, 180 kilometro egin behar dituena.
Carmen de Patagones eta Viedman
Viedma eta Carmen de Patagoneseko 'Beti Aurrera' Euskal Etxean ere ikasturtea garai berean hasi zen. Txikienak, hamaika urte arte dauzkatenak, 2006tik dabiltza euskara eta euskal kulturan murgilduta. Hauek bi astetan behin daukate hitzordua, igandetan, Basterra irakaslearekin. Astelehenetan arratsaldeko hiruretatik seietara, berriz, aurreratuta daudenen txanda da. Aldi berean, Rocío Basterra irakasleak, Argentinan Euskaraz-eko kurtso remotoko partaide izan zenak, momentu honetan Nazioarteko Taldean dabiltzan hiru ikasleri laguntzen die euskararekin nahiz internet bidezko ikasketaren prozesuarekin. Hauxe emakume gazte honen dedikazioa eta maitasuna euskara eta euskal kulturari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus