euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hobetze lanak auzolanean eginda, Trenque Lauquengo Euskal Etxeak urteko lehen afariaz estreinatu du egoitza

2017/02/24

Auzonala Euskal Sustraiak Euskal Etxean
Auzonala Euskal Sustraiak Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Auzolanerako deia egin zuen, bere egoitza hobetu eta berriz margotzeko, Buenos Aires probintzia barneko euskal elkarte honek eta bazkide eta lagunek egoki erantzun dute. Lanak bukaturik, instalazioak lehenengo euskal afari batekin estreinatu zituen, ehun bat gonbidatu bilduz, etekinak etxeko dantzarientzat. 2017ko ekitaldien aurkezpen ofiziala, berri, martxoaren 18an iragartzen dute etxeko dantzariek, hiriburuan, 'Buenos Aires Celebra'ko agertoki nagusian.

Trenque Lauquen, Argentina. Udako opor sasoiari ere etekina atereaz, koadrila bat sortu zuen Euskal Sustraiak Euskal Etxeak erakundeko egoitzan hobetze lanak egiteko. Taldea ondo baino hobeto aritu zen eta hiru egunetan, instalazioak "berriak balira bezala" utzi ditu, azaldu diote harro EuskalKultura.com-i euskal elkarte trenquelauquendarretik.

Deialdiaren arrakastaren emaitza ona ospatzeko eta erabilera anitzeko aretoa (SUM) berriro inauguratzeko, urteko lehenengo euskal afaria egin zuen Euskal Etxeak joan den larunbatean, otsailaren 18an, zuzendaritza  batzordea eta dantza taldea antolatzaile. Dantza taldeko neskak arduratu ziren mahaiak zerbitzatzeaz eta menu ederra eskaintzeaz gain –sarrera bat, oilaskoa entsaladarekin eta postrea–, kalejirak dantzatzen eta euskal dantza emanaldi bat ikusten jarri zituzten antolatzaileek gonbidatuak. Beste koreografia batzuen artean Kaskarot dantzatu eta jendaurretu zuten (ikusi dantza hemen).

Gero eta gutxiago falta da martxoa hasteko eta Trenque Lauquengoa, Hego Amerikako euskal etxe gehienak bezala, barne lana ari da egiten urte berriko programari ekiteko. Urtero egin legez, aurten ere kultur eskaintza zabala luzatuko dio Euskal Sustraiak-ek komunitateari, ume, gazte eta helduentzako dantza tailerrak, euskara klaseak, zine saioak, hitzaldiak eta  bestelako proposamenak barne.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia