euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Hitzekin jolastuz", "Aditzapp", "Joko joko"... makina bat aplikazioa euskara ikasi eta praktikatzeko!

2016/10/26

Iparra.eus webguneak bildu dituen applikazioetako batzuk
Iparra.eus webguneak bildu dituen applikazioetako batzuk

PUBLIZITATEA

Lantzean behin Iparra.eus webgunea begiratzeko ohitura dugu, eta beti topatzen dugu bertan euskararen arloko aplikazio interesgarri berriren bat. Euskara ikasteko eta praktikatzeko, EGA azterketa prestatzeko, umeekin euskaraz jolasteko, Euskal Herrira datozen bisitariek euskaraz esaldi tipikoak ikasteko... aukera zabala da eta aplikazioak doakoak. Sartu eta eman begiratu bat!

Bego Miñaur/Donostia-San Sebastián. Euskara zabaltzea da Iparra.eus atariaren helburua eta horretarako webguneak, internetek eta teknologia berriek ematen dituzten baliabideak ezagutarazten ditu. Atariko atalen artean bereziki interesgarria iruditu zaigu euskarazko aplikazioak biltzen dituena. Aplikazioak doakoak dira eta euskara ikasi eta praktikatzeko tresna egokiak izan daitezke oso. 

Zerrenda oso zabala da eta begiratzeko, aurrena ze gailu mota erabiliko dugun aukeratu behar dugu:  

-iPhone telefonoentzako aplikazioak
-Android telefonoentzako aplikazioak
-Ordenagailuentzako aplikazioak

Iparra.eus webgunean euskarazko online irratien zerrenda bat ere badago eskuragarri.  

"AditzApp", "Hitzekin jolastuz"...

Jarraian, azken begiratu honetan atentzioa deitu diguten zenbait applikazio: 

-AditzApp, euskarazko aditzekin jokoak, ikasi eta praktikatzeko. 
-"Hitzekin jolastuz", euskaraz hitzekin jolastuz hiztegia aberasteko, edo besterik gabe, ondo pasatzeko.
-"AEKren Euskara praktikoa", AEK euskaltegien euskara ariketak.
-"Deklinabidea", joko eta ariketen bitartez deklinabidea lantzeko aplikazioa. 
-"Joko joko", haurrekin euskaraz jolasteko joko mordoxka: mimika, asmakizunak, hitz debekatua... 

... eta askoz gehiago www.iparra.eus webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia