euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzarmena sinatu dute Montevideoko Euskal Erria Argitaletxeak eta CLAEH Unibertsitateak Euskal Ikasketa bilduma bat argitaratzeko

2018/09/13

CLAEH Unibertsitateko Andres Lalanne errektoreak sinatu zuen asteartean Hitzarmena Euskal Erria Argitaletxearekin (arg. Busqueda.com.uy)
CLAEH Unibertsitateko Andres Lalanne errektoreak sinatu zuen asteartean Hitzarmena Euskal Erria Argitaletxearekin (arg. Busqueda.com.uy)

PUBLIZITATEA

Bi erakundeok asteartean bururatu dute hitzarmena 'Euskal Ikasketa' sail bat argitaratzen hasteko, "indarrak bateratzearren euskal ikasketen ikerkuntzan Europan eta Ameriketan, jatorrizko monografia eta ikerlanak argitaratu eta zabaltzearen bidez". Aipatu bildumako lehenengo izenburua 'Gizarte Ekonomia Euskal Herrian' izango da, sinatzaileek EuskalKultura.com-i zehaztu diotenez.

Montevideo, Uruguay. Hitzarmena irailaren 11ean sinatu du CLAEH (Centro Latinoamericano de Economía Humana-Giza Ekonomia Zentru Latinamerikarra) Unibertsitateko errektore Andres Lalanne ingeniariak eta honekin Euskal Erria Argitaletxeak urratsa berria ematen du "euskal kultura zabaltzeko bere betebeharrean, gure herriaren eskarmentua gainerako giza kulturekin partekatzeko, pentsamendu korronte berriak garatzeko, begirada berri, anizkoi eta bestelakoak topatzeko, jakitearen esparru guztietako aurrerabidea sustatuz, gure gizarteen jakitate kultura eta diziplina aniztunen integrazioa medio", adierazi du ohar batean euskal argitaletxe montevideotarrak.

Hitzarmenak helburu aitortzen ditu baita ere "aniztasuna, humanismoa, libertatea eta balore demokratikoak sustatzea", "garapenaren zerbitzuan jarritako gizarte aldaketarekiko konpromisoa, solidaritatea eta gizakiaren baloreak baieztatzen dituzten diziplina desberdinen arteko topaketa eta debate emankorraren esparru gisa".

Bilduma berria estreinatuko duen lehenengo obra 'Economía Social en el País Vasco' (Gizarte ekonomia Euskal Herrian) izango da eta Donostian 2017ko ekainaren 28an EHUko GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) antolatzaile 'La realidad en la economía social en la Eurorregión: una mirada transfronteriza' (Gizarte ekonomiaren errealitatea euroerregioan: mugagaineko begirada bat) izeneko jardunaldiak dauzka oinarri.

Bertan Euskal Herria osatzen duten hiru lurraldeetako gizarte ekonomia aztertu zen, hala nola Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Iparraldeko ekonomia soziala.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia